Azaroaren 28an, astelehena, batuko da udalbatza ohiko osoko bilkuran, 19:30ean, Udaletxeko Pleno Aretoan. Udalaren Youtube kanalaren bidez ere jarraitu ahal izango da bilera zuzenean.

Gai-zerrenda:

1.          2022ko urriaren 24ko bileraren aktaren onarpena.

2.          Alkatearen jakinarazpenak.

3.          San Martin Agirre eskolako Agorrosin guraso elkarteak Bergarako Udalarekin Osintxuko eskolako jangelako zaintza zerbitzua diruz laguntzeko sinatutako hitzarmena bertan behera utzi eta helburu berarekin hitzarmena Txuringo elkartearekin egitea.

4.          2. soldata igoeraren proposamena.

5.          2022-3 hiruhilekoari dagokion Aurrekontuaren exekuzioa (Udala, Euskaltegia eta Mizpirualde).

6.          Berankortasunari eta Ordaintzeko batez besteko epeari (OBBE) buruzko informazioa. 2022-3 epea (Udal administrazioen Fakturen erregistroa eta berankortasuna).

7.          2022/12 kreditu aldaketa (transferentzia).

8.          2022ko udal aurrekontuaren 13. eta 14. kreditu aldaketak onartuz emandako Dekretuen berri ematea.

9.          2022-2024 dirulaguntzen plan estrategikoaren 1. aldaketa.

10.       2023 urterako hiri barruko taxi-zerbitzuen tarifak onartuz 2022ko azaroaren 16an emandako Dekretua baieztatzea.

11.       Udal taldeek adostutako “Sexu-jazarpena eta emakumeen aurkako beste sexu-indarkeria mota batzuk espazio publikoetan” izenburua duen adierazpena baieztatzea.

12.       “Energia berriztagarrien alde. Ekiola proiektua” izenburua duena mozioa, EAJk aurkeztua.

13.       “2022ko euskararen nazioarteko egunerako adierazpena. Adostasuna, etorkizunaren giltzarri. Euskararen Legeak berrogei urte: adostasunaren eraginkortasuna” izenburua duen adierazpen proposamena, EAJk aurkeztua.

14.       Eskaera eta galderak.

Arloa: