Lehiaketa-oposizio irekiaren sistemaren bidez kontratu finkoa izango duen obra eta zerbitzuetako lorezaintza brigadarako lorezain ofiziala kontratatzeko deialdia egin du Bergarako Udalak.

Lanpostua sailkapeneko C sailkapen-mailan C2 azpitaldekoa da, eta 10. mailari dagokion soldata-maila du. Halaber, 2. hizkuntz eskakizuna dagokio, derrigorrezkoa.

Lan-kontratua lan-jardun osokoa izango da.

Lanegunak eta ordutegia udalak urtean-urtean finkatutakoak izango dira, betiere lanpostuaren izaeraren eta zerbitzuaren premien araberakoak; adibide gisara, Bergarako jaietan, San Martin jaietan, San Martzial jaietan, Erramu Zapatuan eta horrelako jaietan antolatzen den egitarauak eskatzen duen langile-premiari erantzuteko lan egin beharko du, guztiak egutegian aurreikusiko direlarik.

Oposizioaldiaren fasea bukatu aurretik, deialdi honetaz baliatuz udalak bigarren edo hirugarren lanpostu bat betetzea ere erabaki dezake, hutsik geratu dela eta lan eskaintza publikoa argitara emango duelarik aurrez.

Deialdia, oinarriak, eskaera orria... HEMEN.