2023. urteko Bergarako Pentekoste jaietako programaren azala egiteko lehiaketa martxan dago. Parte-hartzaileek, edozein pertsonak har dezake parte, haien lanak 2023. urteko apirilaren 19ko 13:00ak baino lehen aurkeztu behar dituzte Bergarako Udaleko BAZ zerbitzuan.

Irudia sortzeko teknika librea erabili ahal izango da, eta lanak originala izan behako du. Azaleko irudiak paperean inprimatuta eta kartoizko oinarri baten gainean aurkeztuko dira. Era berean, irudiaren kopia digitala CD informatiko batean ere aurkeztu beharko da.

Baztertuak izango dira adikzioen prebentzioaren eta berdintasunaren irizpideen aurkako adierazpenak jasotzen dituzten lanak.

Lehiaketako irabazleak 400 €-ko balio duten bonoak eskuratuko ditu, Bergarako komertzio-guneetan trukatzeko. Saria eman gabe ere geldi daiteke, epaimahaikoek gutxieneko kalitaterik ez dagoela uste badute.

Epaia jakitera ematen den egunean jakinaraziko da epaimahaia nortzuk osatu duten. Halere, herritarrek ere izango dute bozkatzeko aukera http://www.bergara.eus/ helbidean. Herritarrek emandako bozkek %40 balioa izango dute. Herritarrek Herritarrek apirilaren 24tik 27ra bitartean bozkatu ahal izango dute.

OINARRIAK

 

 

 

 

Arloa: