Liburuaren Nazioarteko Egunaren, apirilaren 23aren, testuinguruan hainbat ekimen antolatu ditu Bergarako Udal Liburutegiak, liburua erdigunean jarrita.

  • Apirilak 19, asteazkena: Irizar jauregiko Euskaldun berria gelan, arratsaldeko 18:00etan, Pablo Alañarekin “La sospecha eterna” liburuaren gaineko literatura solasaldia izango da, gaztelaniaz.
  • Apirilak 21, ostirala:

·       Goizez: Maite Frankorekin ipuin kontaketa saioak 3 ikastetxeetako LH1eko ikasleekin, euskaraz, haur liburutegian.

·       Arratsaldez: Maite Frankorekin ipuin kontaketa irekia 5 urteko haurrentzat, arratsaldeko 18:00etan (euskaraz), haur liburutegian.

  • Apirilak 24, astelehena: liburu elektroniko baten zozketa izango da, apirilaren 12tik 23ra bitartean helduen sailean mailegu bat egiten duten erabiltzaileen artean. Zozketa 24an 18:00etan.
     

Ekitaldi hauez gain, liburua hobeto ezagutzeko helburuarekin, bisita gidatuak ere egingo dira liburutegira, apirilaren 24tik 28ra Bergarako 3 ikastetxeetako ikasleekin.

Arloa: