Jorge Adolfo Freytter Romero elkarteak "El Caso Freytter" dokumentala aurkeztuko du azaroaren 28an Seminarixoa Aretoan egingo den ekitaldi pribatu batean.

Dokumentalak 10 euskal erakunde publiko, gizarte erakunde eta tokiko sindikatu baino gehiagoren babesa du. "El Caso Freytter" dokumentalak Jorge Adolfo Freytter Romero irakaslearen gizateriaren aurkako krimena agerian uzten du. Proiektu honen bidez, aipatutako elkarteak gogorarazi nahi du Freytterren historia ez dela kasu isolatu bat, baizik eta Kolonbiako oposizio sozial eta politikotik pentsamendu kritikoa defendatzen dutenekin sarritan gertatu denaren isla bat.

Jorge Freytter Florián Kolonbiara itzuli zen 17 urtez erbestean egon ondoren, Jorge Adolfo Freytter Romero bere aita irakasle, abokatu eta sindikalistaren hilketa ikertzeko. Barranquillan bahitu zuten 2001eko abuztuaren 28an, eta egun bat geroago hilda aurkitu zuten, tortura zantzuekin. Haren hilketaren inguruabarrak eta arrazoiak argitu gabe daude oraindik, eta egiaren bilaketak Kolonbiako historiaren alderik ilunenetara eramango gaitu.

Senide, lagun, lankide, abokatu eta sindikalisten testigantzen bidez, dokumentalak hilketaren atzean dauden arrazoiak aztertzen ditu, eta Kolonbiako oligarkiaren, Polizia Nazionalaren eta paramilitarismoaren arteko sinbiosia azaltzen du.

Horregatik, aurkezpenean Jorge Freytter Florianek (semea) eta Mónica Freytterrek (alaba) parte hartuko dute.

Dokumentalari eta Elkarteari buruzko informazio gehiago nahi dutenek www.freytter.eus webgunea bisitatu dezakete.

Harremanetarako pertsona: Johan Fuentes
posta: proyectos@freytter.eus
Telefonoa: 633645873