Bergarako Udalak hautaketa prozesua jarri du martxan gizarte langile bat aldi baterako izendatzeko. Prozesua oinarri arautzaile batzuen bidez egituratu da, eta euskararen ezagutza 4. Hizkuntza Eskakizunaren (4.HE) mailan egiaztatzea izango da betekizunetako bat, derrigortasun data gainditua baitauka.

Izendapenak izango duen iraunaldia 2025eko ekainaren hasieratik abenduaren 31ra artekoa izango da, eta %100eko lan-jarduna eskatuko da. Urteko soldata gordina 40.555,26 eurokoa izango da, eta lanegunak zein ordutegia Udalak urtean-urtean ezartzen dituenak izango dira.

Oinarrietan jasotzen ez den guztian, eta izaera behin-behinekoarekin bateragarria denean, Udalaren lan-hitzarmena aplikatuko da. Nabarmendu beharra dago deialdi honekin ez dela lan-poltsarik osatuko.

Eskaerak aurkezteko epea 2025eko apirilaren 30ean amaituko da.

Informazio gehiago: https://www.bergara.eus/eu/node/20539