2013-2014 ikasturtean edota 2014ko udan egindako ikastaroengatiko diru-laguntza eskaerak 2014ko irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira Bergarako Udaleko erregistro orokorrean.

Ohikoa den bezala, 2014n ere euskara ikasteko eta ikasketa osagarriak euskaraz egiteko diru-laguntzak emango ditu Bergarako Udalak. Diru laguntza hauek hiru motatakoak izango dira:

  • Bergarako Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasten dutenentzako diru-laguntza. (Bergarako euskaltegian ikasten dutenendako laguntzak euskaltegitik bertatik ematen dira).
  • Udako Euskal Unibertsitatean (UEUn) parte hartzen dutenentzako diru-laguntza.
  • UNEDeko Idazle Eskolak antolatzen dituen modulu eta hitzaldietan parte hartzen duten bergararrentzako diru-laguntza.

Laguntza hauei buruzko informazio guztia eta eskaerak aurkezteko baliabideak eta baldintzak hemen kontsulta ditzakezue. 2013-2014 ikasturtean edota 2014ko udan egindako ikastaroengatiko diru-laguntza eskaerak 2014ko irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira Bergarako Udaleko erregistro orokorrean.

Edozein zalantza edo informazio argitzeko Udaleko Euskara Zerbitzura dei dezakezue 943 77 91 66 telefono zenbakira hots eginda edota emailez euskara@bergara.eus helbidera idatzi.

Arloa: