Euskara batere ez dakiten pertsonak euskarara hurbiltzeko eta integratzen laguntzeko aspaldi ari da lanean Bergarako Udala. AUZOKO egitasmoa 2009tik dabil herriko hainbat talderekin lanean.

Astean behin taldeka lanean jarduten duen AUZOKO ezagutzera emateko jai berezia antolatu da maiatzaren 24rako.

Seminarioko patioan elkartuko gara 11:30etik aurrera "Aniztasunean euskaraz bizi" jaian honakoekin gozatzeko:

  • Haurrentzako munduko jolasak eta eskulanak (Jardun Elkartearen eskutik).
  • "Ezagutu AUZOKO". Herrietako taldeen dinamika irekiak.
  • Munduko janarien dastaketa.
  • BATU taldearen emanaldia: musika afrikarra euskaraz.
  • 14:30ak inguruan amaiera-ekitaldia.

AUZOKO egitasmoa hobeto ezagutu ahal izateko, maiatzaren 20an, asteartea, "Gu, jatorri anitz, herri bat" dokumentala ikusi ahal izango da:

Eranskinak: 
Arloa: