Udaleko Prebentziorako Zerbitzuak datorren astearterako hitzaldia antolatu du:  

“Nola iristen garen errespetu faltatik agresio-arriskura familian?”

Nola hezi errespetuan? Noiz ez dugu errespetuan hezten? nola antzeman dezakegu gure seme-alaben portaera bortitza dela? nola jokatu dezakete gurasoek bortizkeriaren lehengo zantzuekin? eta portaera hori ohizko bihurtzen denean?

EGUNA: Azaroaren 24an, arratsaldeko 18:00etan.

TOKIA: Irizar jauregian

HIZKUNTZA: Gaztelaniaz

HIZLARIAK: Etxadiko kideek emango dute, hau da, Orientazio Psikologikorako Zerbitzua eskaintzen duten profesionalek.

Gela ondo egokitzeko aurrez izena ematea gomendatzen da ondoko telefonoetara deituz: 943.779.126/ 943.779.165