Osakidetzak eta Bergarako Udalak “Debagoieneko koordinazio sozio-sanitarioko protokoloa garatzeko elkarlanerako hitzarmena” hitzarmena sinatu berri dute, eskualdeko beste hainbat herritan bezalaxe. HItzarmen honen bidez, osasun eta gizarteko beharrizanei osotasunean erantzuteko, koordinaziorako eremu bat garatu nahi da.

Bergarako alkateak, Juan Jesus Alberdik, eta Debagoieneko Ospitaleko zuzendariak, Andoni Alzelaik, sinatu dute hitzarmena gaur eguerdian. Udaleko azaroko Udalbatzara bideratu zen hitzarmen hau eta alderdi guztien onarpenarekin atera zen aurrera.

Sinatu berri den protokolo honen publiko xedea osasun arazo larriak edota muga funtzional handiak eta gizarte bazterketa arriskuan egon eta osasun eta gizarte zerbitzuen baterako arreta koordinatu eta iraunkorra behar duten pertsonak dira, etenik gabeko arreta eskaini ahal izateko. 

Hitzarmenak hiru helburu nagusi ditu:

  • Debagoieneko eskualdean dauden behar sozio-sanitarioak dituzten pertsonen arreta ziurtatzea zeharkakotasunez, lehen mailako arreta taldeen, arreta espezializatuen, osasun mentaleko sarearen eta gizarte zerbitzuen esku-hartzearekin.
  • Erkidego mailan, koordinaziorako beharrezkoak diren egiturak garatzea.
  • Koordinazio sozio-sanitarioa oinarritzat hartuta eta kudeaketarako metodologia baten bidez arreta sustatzea.

 

"Debagoieneko koordinazio sozio-sanitarioko protokoloa garatzeko elkarlanerako hitzarmena"