Ontziak

Atez ateko hondakin bilketa selektiboa ez da berria. Aitzitik, Europako zein munduko hainbat herrialdetan oso hedatuta eta barneratuta dagoen bilketa sistema da. Estatuan ere hainbat esperientzia aurki ditzakegu eta, azken urteotan, baita Euskal Herrian bertan ere. Tokian-tokian berezko berezitasunak hartzen ditu, tokiko ezaugarrien eta herritarren beharren eta ohituren arabera.

Hondakin bilketa selektiboa, atez ate, munduan zehar

Jarraian esperientzia hauetariko batzuk aurkezten dizkizuegu, modu arinean, gurean martxan jarriko den ereduarekin dituzten antzekotasunak eta desberdinatasunak agerian jartzeko. Era berean, berauetariko batzuen bilketa erregulartasunak erreferentzia gisa balio diezagukete gure sistema adosteko orduan.

SAN FRANTZISKO (AEB)

San Frantziskon legez dago debekatuta hondakin-mota ezberdinak nahastea. 820.000 biztanle ditu San Frantziskok eta "zero zabor" helburua jarri diote beren buruari 2020rako. Hiru ataletan banatzen dituzte hondakinak: urdina (birtziklagarria direnak), berdea (konpostajerako) eta beltza (errefusa). Kasu honetan beraz, hemen bereizten ditugun zenbait hondakin (beira, papera, ontziak...) batera biltzen dituzte. (Informazio gehiago)

FLANDIA (Belgika)

Flandiarrek hondakinak kolore ezberdinetako poltsetan ateratzen dituzte. Poltsa hauek ofizialak dira eta bertako dendetan eros daitezke. Bertan, hondakin organikoak bereizteaz gain, lorezaintzako hondakinak ere bereizten dituzte. Poltsak etxebizitzen kanpoaldean uzten dituzte eta kamioiak jaso egiten ditu. Hondakin organikoak astean bi egunetan jasotzen dira. Gainontzekoak astean behin.

MORROVALLE (Italia)

Italiako hiri honetan ere gurean egingo denaren antzeko bereizketa egiten dute. Kasu honetan, bilketa egiteko, herritarrek eurek "Umidi" hitza idatzita identifikatu behar dituzte organikoa damaten poltsak . Poltsa hauek gainera materiale bereziz egindakoak izan behar dira. (Informazio gehiago)

LA PLANA MANKOMUNITATEA (Kataluinia)

Sei udalerrik (14.246 biztanle guztira) osatzen duten La Planako Mankomunitatean (Bartzelona) atez ateko bilketa sistema dute. Bertan gurean egingo dena bezalako hondakin sailkapena egiten dute. Bilketari dagokionez, organikoa astean 3 egunetan jasotzen da, papera/kartoia eta ontzi arinak astean birritan eta errefusa astean behin. Hondakinak etxeen kanpoaldean uzten dituzte biltzaileek jaso ditzaten.

OVIEDO (Asturias)

Oviedoko udalak gurean egingo den antzeko sailkapena egiten du. Baina desberdintasun batekin: hondakin organikoak eta errefusa batera jasotzen dira (konposta egitea ezinduta). Bilketari dagokionez, kontenedore horikoak eta urdinekoak astean hirutan, beira astean behin eta hondakin organikoak eta errefusa egunero batzen dira. (informazio gehiago)

OIARTZUN (Euskal Herria)