Ernai kalea itxiko da uztailaren 14tik 17ra bitartean, inguruko obrak direla eta

Amillaga 2ko lursailean egiten ari dien obrak direla eta, Ernai kalea itxita egongo da uztailaren 14tik 17ra. Egoiliarren eta zamalanen joan-etorriak bermatzeko, Ernai kalea bi noranzkoetan habilitatuko da, Antziturri aldetik sartu eta irten ahal izateko.

Obrek eragingo duten itxiera biribilgunetik Helmuga kafetegirainoko tartea izango da, eta bertatik ibilgailuak atera beharko dira.

Bergarako euskararen inguruko ikerketa sustatzeko deialdiak zabalik jarraitzen du

Oraindik ere zabalik dago Bergarako Udalak sustatutako Maria Oianguren ikerketa sariaren deialdia. Ekimenaren helburua Bergarako euskarari buruzko ikerketa-proiektuak bultzatzea da, bereziki ikertzaile gazteen eta unibertsitateko ikerlarien lana sustatuz.

Deialdiak 3.000 euroko dirulaguntza eskaintzen du, eta Bergarako euskararekin lotutako askotariko gaiak jorratzeko aukera ematen du: hizkuntzalaritza, soziolinguistika, historia, antropologia, literatura, kazetaritza eta bestelako diziplinak. Aurtengo deialdian gaia librea da, betiere Bergarako euskararekin lotuta badago.

San Kristobalgo jaiak ospatuko dira Bergaran, uztailaren 9tik 12ra

Bergarako San Kristobalgo jaiak ospatuko dira uztailaren 9tik 12ra bitartean. Jaiak uztailaren 9an, ostegunean, hasiko dira, piñuarekin eta auzo-afariarekin.

Uztailaren 10ean, ostiralean, eguerdian meza egingo da, eta ondoren luntxa eta Aliritzi taldearen emanaldia izango dira. Gauean, 21:00etan, auzo afaria ospatuko da, musikaz girotuta.

Larunbatean, uztailaren 11n, gaueko 23:00ak aldera erromeria egongo da Eingo taldearekin.

Jaiak igandean, uztailaren 12an, amaituko dira, 12:00etan egingo den meza eta ondorengo luntxarekin.

Bergarako Udal Euskaltegiak C1 mailako ikastaro trinkoa antolatu du irailean

Bergarako Udal Euskaltegiak C1 mailako ikastaro trinkoa eskainiko du datorren irailean, euskararen ezagutza maila aurreratu nahi duten herritarrei zuzenduta.

Ikastaroa irailaren 4tik 28ra bitartean izango da, eta astean hiru saio egingo dira: astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, 16:30etik 18:30era. Saio bakoitzak bi orduko iraupena izango du.

Ikastaroaren prezioa 39 eurokoa da, eta izena emateko epea uztailaren 10era arte egongo da zabalik, eta matrikula Bergarako Udal Euskaltegian egin beharko da (Barrenkalea 33, Irizar jauregia).

EKAINAK 28 – LGTBIQ+ HARROTASUNAREN ETA SEXU ASKAPENAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Ekainaren 28a memoria, aldarrikapen eta ospakizunerako eguna da. Gaur, LGTBIQ+ pertsonen eskubideen alde egindako borroka aitortzen dugu, eta gure gizartea bidezkoagoa, askeagoa eta anitzagoa izan dadin urteetan zehar lanean aritu diren pertsona eta kolektibo guztiei aitortza egiten diegu.

Igande honetan ospatuko da San Martzial, Bergaran

San Martzial jaiak ospatuko dira igandean, uztailaren 5ean, Bergaran, eta dagoeneko prestaketa lanak martxan daude. Udalak hainbat neurri eta zerbitzu aurreikusi ditu, jai eremura bertaratzen direnei gauzak erraztu asmoz.

Zerbitzuak eta neurriak:
San Martzialera joateko Herribus zerbitzua eskainiko da, goizeko (09:30–14:00) eta arratsaldeko (16:00–20:30) ordutegian, Oxirondo eta San Martzial lotuz. Bidaia bakoitzaren prezioa 1,10 eurokoa izango da, eta 10 bidaiako txartela 6 euroren truke eskuratu ahal izango da.

Bergarako Udalak zenbait tasaren ordainketa epeak ireki ditu

Bergarako Udalak jakinarazi du udal zerga eta tasen kobrantza kanpaina berriak abian direla, zehazki panteoien tasa, kutxazainen okupazio-tasa, merkatu txikiko tasa eta merkatuko tasa ordaintzeko epeak zabalik daudela.

Panteoien tasari eta kutxazainen okupazio-tasari dagokienez, 2026ko maiatzaren 29tik uztailaren 30era bitartean izango da ordainketa egiteko epea. Bestalde, merkatuko eta merkatu txikiko tasaren kasuan, 2026ko bigarren hiruhilekoari dagokion ordainketa epea ekainaren 12tik abuztuaren 14ra arte egongo da irekita.

Orriak