Bergarako Udalak ‘auzo taxi’ zerbitzua eskainiko du Pentekoste jaietan
webmaster-k Az, 2026-05-20 09:30-n bidalia
Bergarako Udalak ‘Auzo taxi’ zerbitzua jarriko du martxan Pentekoste jaietan, herriko auzoguneetako herritarrei —besteak beste, Angiozar, Ubera, Osintxu eta Elorregiko bizilagunei— jaietako ekitaldiez errazago gozatzeko aukera emateko.
Ekimen honen bidez, auzoetatik herrigunera eta buelta garraio irisgarriagoa bermatu nahi da, mugikortasuna erraztuz eta jaietan partehartzea sustatuz.
Zerbitzua erabili nahi dutenek bi aukera izango dituzte: zuzenean Ibargarai kaleko taxi geltokira hurbiltzea edo, bestela, zerbitzua emango duten taxisten telefono zenbakietara deitzea.
