Uholde arriskuagatik emergentzia egoeran gaude; Udalak hartu ditu honi aurre egiteko neurriak
komunikazioa-k Or, 2015-01-30 22:22-n bidalia
Eurite arriskuagatik, Udalak zubi gaineko bidegorriak itxi eta euriak gainezka egin dezaketen guneak hustu ditu, bizilagunei bozgoragailuz abisatuz eta etxeetako tinbreak joz.
Arretaz ibili Ibaiondo, San Antonio, Alkabieta eta Osintxuko bizilagunak eta garajeetakoak.
San Martin eskolako eta ikastolako patioak zabalik daude behar duenak kotxea bertan utzi dezan.
Bereziki herritarrei arretaz ibiltzea gomendatzen zaie, ondoko prebentzio neurriak hartuz:
Erreka eta ibai bazterretan ez ibilgailurik utzi. Gerta liteke urak bat-batean gora edo gainezka egitea.



