San Martin jaietan auzo taxi eta gaueko autobus zerbitzu bereziak eskainiko dira
webmaster-k Ar, 2026-09-08 15:30-n bidalia
San Martin jaien harira, herritarrek mugikortasuna erraztu eta herritar guztiek jaietan parte hartzeko aukera izan dezaten, garraio zerbitzu bereziak antolatu dira. Alde batetik, Auzo taxi zerbitzua eskainiko dira irailaren 12an eta 15ean herriko auzoguneetako bizilagunentzat; eta bestetik, irailaren 12ko gauean gaueko autobus zerbitzu berezia izango da Bergara, Antzuola, Oñati eta Elgeta artean.








