Bergarako Laboratorium Museoa saritu dute XIII. Ibermuseoak Hezkuntza Sarian
webmaster-k Az, 2025-11-26 11:53-n bidalia
Laboratorium Museoa saritu dute Ibermuseoak Hezkuntza Sariaren XIII. edizioan. “Lorategian taupadak, museoaren oihartzunak: inklusiorako bidaia sentsoriala” proiektuagatik jaso du aitorpena Bergarako museoak, zentzumenen estimulazioan oinarritutako hezkuntza inklusiborako aurten abiatu duen proiektu berritzaileagatik.
Bergarako Udalak hautaketa prozesua jarri du martxan Kale garbiketako zerbitzuko arduradunaren laguntzailea hautatzeko
webmaster-k Az, 2025-11-26 11:20-n bidalia
Prozesua arautuko duten oinarria arautzaileak web orrian argitaratu dira, eta beste batzuen artean, parte hartzeko betekizunak izango dira eskola graduatua titulua edo Lanbide Heziketako erdi mailako teknikari edo hortik gorako titulazioa izatea eta 2. hizkuntza eskakizunari dagokion euskara-maila izatea.
Bergarako Adineko Pertsonen Kontseiluak urteko bilera egingo du abenduaren 2an
webmaster-k Az, 2025-11-26 10:34-n bidalia
AZAROAK 25eko ADIERAZPENA EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA DELA ETA
webmaster-k Ar, 2025-11-25 09:31-n bidalia
Euskararen Eguna ospatzeko hainbat ekimen antolatu dira Bergaran
webmaster-k Al, 2025-11-24 09:31-n bidalia
Bergarako Udalak abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Egunerako ekimen bereziak antolatu ditu. Azaroaren amaieratik abenduaren erdialdera bitartean, herritarrek aukera izango dute filmez, solasaldiez eta liburu aurkezpenez gozatzeko, euskararen inguruko gogoeta eta esperientziak partekatuz.
Egitaraua:
Prozesu partehartzaileak bukatuta, Arrizuriaga jauregirako hurrengo urratsak zehaztu ditu Udalak
webmaster-k Al, 2025-11-24 09:16-n bidalia
Bergarako Udalak amaitutzat eman ditu Arrizuriaga jauregian kokatuko diren Txoko Feministarako eta kulturgunerako prozesu parte hartzaileak, eta, norabide horretan, hurrengo urratsak zehaztu ditu. Bi ekimenen bitartez, herriko kultur eskaintza indartzea eta emakumeen ahalduntzerako espazio propioa sortzea izango da helburua.
‘Podiumetik haratago: nola eutsi bikaintasunari denboran zehar’ hitzaldia Maialen Chorrautekin
webmaster-k Ig, 2025-11-23 14:16-n bidalia
Olinpiar txapeldun Maialen Chourrautek bere esperientzia partekatuko du Bergaran datorren azaroaren 27an, osteguna, 17:00etan, Seminarixoan. Urarekiko lehen beldurretatik hasi eta munduko kirol-gailurrera iritsi arte, bere ibilbideak erakusten du bikaintasuna ez dela helmuga bakarra, baizik eta etengabeko lanaren, ikaskuntzaren eta balioen emaitza.
Hitzaldian, erresilientzia, motibazioa, talde lana eta egoera zailetan berrasmatzeko gaitasuna bezalako balioak izango ditu ardatz, pasioa eta motibazioa nola mantendu denboran zehar azalduz.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- 18
- 19
- …
- hurrengoa ›
- azkena »

