Indarkeriazko gertakariak aztertzeko tresna aurkeztu du Bizikidetza Mahaiak

Bergarako Udala osatzen duten alderdiek bizikidetzaren inguruko elkarrizketa politikoa egin dute, eta prozesua azaltzen duen kontakizun korala ere egin dute.

Gaur goizean agerraldia egin dute udalbatza osatzen duten hiru alderdietako ordezkariek, Bizikidetza Mahaia osatzen dutenek, eta egindako ibilbideak emandakoa ezagutzera eman dute. Duela bi urte jarri zuten martxan ekimena, eta hilero elkartzen aritu dira kanpoko erraztaile batek lagundutako bi orduko elkarrizketa-saioetan. 

Datozen bi asteazkenetan mahaiak eta aulkiak alokairuan hartzeko aukera izango da San Martzial erromeriarako

Uztailaren 2an izango da San Martzial erromeria eta herritarrek bertarako mahaiak eta aulkiak alokairuan hartzeko aukera izango dute datozen bi asteazkenetan: ekainaren 14an eta 21ean. Eskaera Seminarixoko lehiatilan egin beharko da, 18:00etatik 20:00etara. 

  • Mahai bat eta zortzi aulki alokatzeak 25 euroko prezioa izango du.
  • Eskatzaile bakoitzak 150 euroko fidantza jarri beharko du hiru mahai arte. 
  • Hortik gora eskatuz gero 300 euroko izango da fidantza (hau da, lau edo bost mahai hartu, fidantza 300 euro izango da.

Ostiralean zabalduko dute Agorrosingo kanpoko igerilekua

Uda gainean da eta ostiralean, ekainaren 9an, Agorrosingo kanpoko igerilekua irekiko dute. Irailaren 15era bitarte egongo da zabalik.

Kanpoko igerilekua zabalik egongo da 10:00etatik 20:00etara (berdegunea, berriz, 10:00etatik 20:30era). Hori dela eta,  Agorrosin Ekintza Guneko ordutegia ere pixka bat aldatu egingo da: astegunetan 6:30etatik 21:25era bitartean irekiko dute, ohi bezala; udako asteburu, jai egun eta abuztu osoko ordutegia, berriz, 9:00etatik 21.00etara izango da.

Ekinez jaialdia dela-eta, herriko zenbait tokitan aldaketak izango dira ostiralean eta zapatuan

Ostiralean eta zapatuan ‘Ekinez’ jaialdia egingo dute herrian. Jaialdia Ekinez elkarteak antolatu du Bergarako udalaren laguntzarekin. Joan den urtean Agorrosin futbol zelaian izan zen; aurten, berriz, Labegaraietako kiroldegian egingo dute. 

Bihar da azken eguna izena emateko udal eraikinen eta kaleen garbiketako langileen lan-poltsan

Udalak eraikinetako garbiketako langileen eta kale garbiketako langileen lan-poltsa osatu behar du oposizio-lehiaketa bidez, eta bihar (ekainaren 8a) da azken eguna eskaerak aurkezteko. Hautagaiek beharrezko agiriak aurkezteko bi aukera dituzte: presentzialki, B@Z bulegoan (Bergararren Arretarako Zerbitzua) edo telematikoki, udaleko web-orrian. 

Deialdiaren oinarriak eta informazio osagarria ikusteko egin klik hemen.

Ireki berri da epea 2023. urteko San Martzial jaietako kantinaren eta txosnaren ustiapena adjudikatzeko eskaera egiteko

2023. urteko San Martzial jaietan zelaian irekiko den kantinaren eta jarriko den txosnaren ustiapena adjudikatzeko deialdia (Esp. Zenbakia: 2023BLIZ0002) ireki berri du Bergarako Udalak.

Orriak