Azken urteetako udarik jendetsuena izan da Agorrosingo kiroldegian
Bergarako Udala-k Ar, 2024-09-24 07:53-n bidalia
Bergarako Agorrosin kiroldegiko datuen arabera, azken urteetako udarik jendetsuena izan da. Aldi berean, Bergarako Udalak hainbat inbertsio egin ditu kiroldegian, esaterako, gimnasioan edo Ipintzako futbol-zelaian. Bertan egindako inbertsioei esker, instalazioak hobetu ahal izango dira, mantentze-lanen kostuak murrizteaz gain.
‘Ekinola’ ekintzailetza jardunaldia ospatuko da ostegun honetan
Bergarako Udala-k Al, 2024-09-23 08:31-n bidalia
'EKINola Etorkizuna zure eskuetan’ ekintzailetza jardunaldiaren edizio berri bat ospatuko da ostegun honetan, irailaren 26ean, Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketa zentroan. Bertan, ideia berri eta berritzaileak dituzten eta ekintzaileak diren gazteek beraien proiektu eta egitasmoak garatu eta enpresen aurrean aurkezteko aukera izango dute.









