Boluko magaleko lanak direla eta, trenbidearen pasabidea itxita egongo da

Bergarako Udalak jakinarazten du Boluko magaleko lanak direla eta, datorren astelehenean hasita eta obrak amaitu arte, trenbidearen pasabidea itxita egongo dela Burdiñatetik Arane Errekarainoko tartean. Ondorioz erabiltzaileek moztuko den ibilbide zatia kaletik egin beharko dute.

Udalak eskertzen du herritarren ulermena eta pazientzia, eta gomendatzen du segurtasun neurriak errespetatzea lanek irauten duten bitartean.

Osintxuko Txuringo taberna kudeatzeko deialdia ireki du Udalak

Osintxuko Txuringo taberna kudeatzeko deialdi publikoa ireki du Bergarako Udalak. Kontratu honek hiru urteko iraupena izango du, eta ustiapenaren truke, hileko 150 euroko kanona ezarri da. Hala ere, lizitatzaileek kopuru hori hobetu dezakete beren proposamen ekonomikoan. Adjudikazioa gauzatu ondoren, 1.000 euroko bermea egin beharko da hamar egun balioduneko epean. Izena emateko epea azaroaren 17an bukatuko da.

Orriak