Arrizuriaga berritzeko obren azken fasea martxan dago
webmaster-k Og, 2026-02-26 10:39-n bidalia
Bergarako Udalak jakinarazi du Arrizuriaga jauregiko lehen, bigarren eta teilatu azpiko solairuak egokitzeko lanen laugarren fasea hasi duela dagoeneko. Lanok Construcciones Artzamendi SA enpresak egingo ditu, 881.330,65 euroren truke (BEZ barne). Behin lanak bukatuta, eraikinak Txoko Feminista eta Kulturgunea jasoko ditu.
Burdinateko bidegurutzea asfaltatzeko lanengatik, trafikoa moztuko da ostiral honetan
webmaster-k Og, 2026-02-26 09:12-n bidalia
Bergarako Udalak jakinarazi du Burdiñateko bidegurutzean, hau da, Barrenkalea eta Masterreka kaleen arteko eremuan, asfaltatze lanak egingo direla. Horren ondorioz, datorren ostiralean, otsailaren 27an, kalea guztiz itxita egongo da trafikorako, eta Bolu eta Elosu auzoetarako ibilgailuen joan-etorriak Artekalea kaletik bideratuko dira.
Trafikoaren aldaketa hau behar bezala seinaleztatuta egongo da eta lanak burutzen dituen enpresako langileek gainbegiratuko dute uneoro.
Bergarako ikastetxe guztiak bat eginda: 90 gaztek San Martzial ingurua garbitu dute
webmaster-k Az, 2026-02-25 10:03-n bidalia
2025-2026 ikasturtean Bergarako Eskolako Agenda 2030 programarekin aurrera jarraitzen dute herriko ikasleek, eta esku-hartze faseari ekin diote dagoeneko. Izan ere, 2024-2025 ikasturtearen amaieran Bergarako ikasleek argi adierazi zuten beren konpromisoa: herriko eremu bat garbitzeko ekintza komunitarioa egin nahi zuten.
Bergarako Udalak trafiko ordenantza eguneratu du herriko mugikortasuna eta segurtasuna hobetzeko
webmaster-k Ar, 2026-02-24 15:06-n bidalia
Bergarako Udalak indarrean dagoen Trafiko Ordenantza berritu du, herriko trafiko eta mugikortasun eredua eguneratzeko asmoz. Arau berrituak oinezkoen segurtasuna eta kaleko elkarbizitza hobetzea du helburu, eta hainbat berrikuntza jasotzen ditu: oinezkoek lehentasuna duten guneetan matrikula irakurgailuen bidezko kontrol sistema ezartzea, patinete elektrikoen erabilera arautzea eta 3. kategoriako ibilgailuen aparkaleku mugak zehaztea, besteak beste.
Haurren Kontseiluak lehen urratsak eman ditu Bergaran
webmaster-k Ar, 2026-02-24 10:05-n bidalia
Bergarako Haurren Kontseiluak bere ibilbideari ekin dio otsailaren 11n egindako lehen bilerarekin. Udalak eta herriko hainbat eragilek elkarlanean sustatutako egitasmo honek haurren ahotsa erdigunean jarri nahi du, euren iritziak eta kezkak modu antolatuan jasotzeko eta herriaren egunerokoan islatzeko helburuarekin.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- …
- hurrengoa ›
- azkena »



