Koldo Eleizalde Lehiaketaren sari banaketa larunbat honetan ospatuko da Seminarixoan
webmaster-k Az, 2026-05-27 10:52-n bidalia
Koldo Eleizalde lehiaketaren 2026ko edizioaren sari banaketa ospatuko da Bergaran larunbat honetan, 12:00etan, Seminarixoan. Ekitaldia Bergarako Udalaren YouTubeko kanalean ere zuzenean ikusi ahal izango da.
Aurtengo edizioan ere lan asko jaso dira, 432 hai zuzen ere.
Aurkeztutako lanen artean, ipuin idatzia, poesia, bertsoak, komikia eta interpretazio eta kontaketa arloetako proposamenak izan dira, adin eta kategoria ezberdinetan banatuta. Epaimahaiak nabarmendu du aurkeztutako lanen aniztasuna eta, kasu askotan, erakutsitako kalitate maila.






