Labegaraietako tenis pistaren zorua berritzeko lanak hasi ditu Udalak

Bergarako Udalak Labegaraietako kirol gunean tenis pistaren zorua berritzeko lanak hasi ditu aurreko astean. Kirol gune hau Bergarako bigarren gune garrantzitsuena da, eta bertan kiroldegia ez ezik, kanpoko aisialdirako espazio ugari daude: ur jolasak, skate parkea, haurrentzako jolasak, kirol anitzeko kantxak eta tenis pista.

Tenis pista duela bi hamarkada eraiki zen, eta gaur egun egoera kaskarra du. Horregatik, Bergarako Udalak 2025eko aurrekontuan 30.000 euroko partida onartu zuen inbertsioetarako, eta lanak Asfaltos Urretxu S.A. enpresari adjudikatu zaizkio.

Palestinaren aldeko lan uzteak ‘Karmele’ filmaren urriaren 15eko emisioan eragina izango du

Palestinaren aldeko lan uzteak eragina izango du asteazken honetara aurreikusita zegoen Karmele filmaren emanaldian.

Sarrerak itzultzeko hurrengo prozedurak eskainiko dira:

• Sarrerak interneten bidez erosi dituztenei zuzenean, automatikoki, itzuliko zaie dirua.
• Sarrerak eskudirutan erosi dituztenek, sarrerarekin Seminarixoako takilara joan beharko dute.

‘Zientzia eta Teknologia Kuantikoa’ izango da Bergarako ZTB jardunaldien aurtengo gaia

Zientzia eta teknologia kuantikoa ardatz, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza (ZTB) jardunaldiak ospatuko dira datozen asteetan Bergaran. Urriaren 29tik azaroaren 19ra, erakusketak, hitzaldiak, ikastaroak edota mahai inguruak eskainiko dira adin guztietarako.

Bergarako Udalak Palestinaren aurkako genozidioa salatzeko lan uzteak iragarri ditu asteazken honetarako

Palestinan gertatzen ari den genozidioa salatu asmoz, Bergarako Udaleko langile asanbladak lan uzteak iragarri ditu datorren urriaren 15ean, asteazkena, Euskal Herri mailan egun horretarako aurreikusita dauden ekimen beretsuen baitan.

Lan uzteak hurrengo orduetan izango dira:
• 03:00-06:00
• 11:00-15:00
• 19:00-22:00

Ondorioz, ordu horietan gauzatuko diren lan uzteak eragina izan dezakete udal zerbitzu ezberdinetan. Datozen orduetan emango du Udalak aldaketa horien berri.

Orriak