San Martzialgo erromerian mahaiak eta aulkiak alokatzeko aukera eskainiko du Udalak
webmaster-k Al, 2026-06-08 11:03-n bidalia
Bergarako Udalak jakinarazi duenez, 2026ko uztailaren 5ean ospatuko den San Martzialgo erromeria dela eta, herritarrek mahaiak eta aulkiak alokatzeko aukera izango dute.
Mahai eta aulkiak alokatzeko eskaerak honako egun eta ordutegietan egin ahal izango dira:
- Ekainak 17 eta 24 (asteazkenak)
- 17:30etik 19:30era
- Lekua: Seminarixoko leihatila
Alokairuaren prezioa 25 eurokoa izango da, eta barne hartzen ditu mahai 1 eta 8 aulki.
Baldintza nagusiak:



