100 urte bete berri dituen Benita Arruek alkatea hartu du bere urtebetetze egunean
Bergarako Udala-k Az, 2020-10-28 14:49-n bidalia
Astelehenean bete ditu 100 urte Benita Arruek. Gorka Artola alkateak eta Ainhoa Lete Ongizate zinegotziak bisita egin diote Bergarako udalaren izenean, omenaldi xume gisa. Familiari urte hauetan guztietan eskaini dion dedikazioaren ordainetan, haiekin izan ditu semeak eta gaur egun zaintzan laguntzen dioten pertsonak, berarekin urtebetetze eguna ospatzen.
Bere bizitza luze eta oparoaz berba egiteko tartea izan zuten. Seguran jaio eta haurtzaroa Ataunenean pasa ondoren gaztetan iritsi zen Benita Arrue Bergarara.