Kirol Zerbitzuko Ohorezko Abonatu Txartela sarien izen ematea ireki du Bergarako Udalak

Bergarako Udalak jakinarazi du 2024an ere banatuko direla Ohorezko Abonatu Txartela sariak, herriko kirolaren alde egin duten edo egiten ari diren pertsonak aitortzeko. Sari hauen bidez, kirol arloan egindako lana, konpromisoa eta lortutako emaitzak eskertu nahi dira.

Egunotan banatuko du Bergarako Udalak 2025erako udal egutegi berria

Aurten ere, Bergarako Udalak herritarren argazkiekin osatutako egutegia argitaratu du, eta egunotan hasiko dira banatzen.

Banaketa etxe guztietara egingo da, eta herritarrei eskatzen zaie banatzaileei ataria zabaltzea, kanpoan utzi beharrik ez izateko. Egutegiak, ahal denean, buzoietan sartuko dira eta, hala egin ezin den kasuetan, atarian utziko dira multzoan. Horregatik, bizilagunei eskatzen zaie bakoitzak bakarra hartzeko.

Debagoieneko garraio publikoa hobetzeko aukera gal ez dezala eskatu diote eskualdeko Udalek Aldundiari

Bergarako alkate Gorka Artolak, Debagoieneko gainontzeko alkateekin batera, dei egin dio Gipuzkoako Aldundiari autobus zerbitzuaren emakida berria lantzeko aukera galtzen ez uzteko. Azken urteetan jasotako kexa eta eskaerak ikusita, eskualdeko alkateek ondorioztatu dute garraio publikoak ez diela behar bezala erantzuten herritarren mugikortasun-premiei. Egoera horren aurrean, Debagoieneko alkateek elkarlanerako prestutasuna erakutsi dute, eskualdearen mugikortasun publikoa nabarmen hobetzeko helburuarekin.

Pentekoste Pazkuetako egitarau zaharrak ikusgai jarri ditu Bergarako Udal Artxiboak

Udal Artxiboan paperean dauden Pazkuetako hainbat programa digitalizatu dira, eta dagoeneko eskuragarri daude Udal Artxiboko web orrrian; Materiale historikoa atalean, "Bergara 1936ko gerratik aurrera" aldian.

Hemen ikus ditzakezu: https://www.bergarakoartxiboa.eus/eu/node/529693

Bergarako komertzioetarako Gabonetako Erakusleihoen Jokoa aurkeztu dute

Bedelkar merkatarien elkarteak, Beart arte elkartearekin eta Bergarako Udalarekin elkarlanean, Gabonetarako Erakusleihoen Joko berria jarri du abian, ostegun honetan prentsaurreko bitartez aurkeztu ostean.

Ekimen honen bidez, azken urteetako lehiaketetan partaidetzaren beherakadari aurre egin nahi zaio. Helburu nagusia sormena eta komunitatearen parte hartzea bultzatzea da, merkataritza giroan dinamismo berria txertatuz.

Orriak