Bergarako Udalak eta herriko kirol taldeek Ikusle Onaren Dekalogoa eta Kirolari Onaren Dekalogoa sortu dute
webmaster-k Og, 2026-02-19 10:45-n bidalia
Bergarako Udalak, herriko kirol talde guztiekin elkarlanean, kirol‑jardueretan errespetua, bizikidetza eta jokaera egokia sustatzeko bi gida berri aurkeztu ditu: Ikusle Onaren Dekalogoa eta Kirolari Onaren Dekalogoa. Bi gida hauek herriko kirol instalazioetan erabiliko dira hemendik aurrera, eta helburua da kantxan zein harmailetan giro osasuntsua eta hezitzailea sustatzea.

