Domeka-Azoka: Trasteak edo zuk egindakoak, saldu/trukatu nahi? Zatoz!

Etxean erabiltzen ez dituzun gauzak saldu edo trukatu nahi dituzu? Zeuk egindako lanak dituzu eta saldu edo trukatuko zenituzke? Domeka-Azokan duzu aukera ezin hobea!!

Abenduaren 21ean dugu hurrengo Domeka-Azoka. Bi hilean behin egingo da, hirugarren igandean San Martin Plazan (euriakin Udaletxeko arkupeetan) goizeko 11:00tik 14:00ra.

Domeka-Azoka elkartrukea, berrerabilera eta artisautza sustatzeko merkatua da. Etxean erabiltzen ez dituzun gauzak eta/edo zeuk egindakoak erakutsi, trukatu edo saldu nahi badituzu jar dezakezu postua.

Euskararen eguneko egitaraua eta Idazlaguna programa

Euskarak 365 egun lemapean Bergarako Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu euskararen egunaren aurreko astean eta egunean bertan, abenduaren 3an.

Guztien artean nabarmenena Idazlaguna programa da, Bergarako hizkuntza paisaia euskalduntzea helburu duena. Denda, jatetxe, taberna eta abarreko kolaborazioarekin hizkuntza paisaia euskalduntzea bultzatzen du.

Orriak