Euskara modu ludikoan praktikatu nahi duzu? Eta euskara praktikatu nahi dutenei laguntzeko prest zaude?

Euskara apur bat jakinda ere euskaraz berba egiteko zailtasuna dutenak euskaraz natural berba egiten dutenekin elkartu eta berba egitea errazten duen egitasmoa da BERRIKETAN.

Eta dena diru trukerik gabe egiten da, doan. 

Izena ematen dutenei libre dituzten ordu eta egunen berri galdetzen zaie eta koordinatzaileak 3-4 pertsonako taldeak antolatzen ditu eta astean ordubetez euskaraz berba egitea da helburua (ez dira klaseak, euskaraz berba egiteko taldeak baizik).

Industria-arloko enpresak Harixa programan parte hartzera gonbidatu nahi ditu Bergarako Udalak

Aurrez jakinarazi izan den moduan Udalak herriko hainbat eragilerekin batera abian du lan-arloan euskara sustatzeko HARIXAko programa. Programaren barruan aurten industria-arloko enpresen eta eurekin lotura duten entitateen arteko hitzarmena egin nahi da, eta hitzarmen hori enpresei aurkezteko 4 saio eskaini dira ekainean zehar, eta dagoeneko 20tik gora enpresak hartu dute horietan parte. 

Orriak