Lanpoltsa: 
ez
Izangaiek bete beharreko baldintzak: 

Deialdi honetan onartuak izateko eta, hala badagokie, parte har­tzeko, ondoko baldin­tza hauek bete beharko dituzte:

a)  Europako Batasuneko estatu kideetakoren bateko herritarra izatea, edo Europako Batasunak egindako eta Espainiako estatuak berre­tsi­tako tratatu nazioartekoen bertutez langileen zirkulazio librea aplika­tze­koa zaion estaturen bateko herritarra izatea, urriaren 30ean onartutako 5/2015 Errege Dekretu Legegileak onartutako Langile Publikoen Oinarrizko Estatutuaren Testu Bateratuak 57. artikuluan xeda­tzen duenaren arabera.           
Halaber, parte hartu ahal izango dute espainiarren eta Europako Batasuneko beste estatu kide ­batzuetako herritarren ezkontideek, betiere zuzenbidez bananduak ez badaude, bai eta haren eta ezkontidearen ondorengoek ere, betiere, era berean, zuzenbidez bananduak ez badaude, baldin eta hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo, urte gehiagoko adina izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

b)  Hamasei (16) urteak beteak izatea, eskabideak aurkezteko epea amai­tzen den egunean, eta nahitaezko erretirorako gehieneko adina ez gaindi­tzea.

c)  Batxi­ller, LH-II edo Goi Mailako Espezialista edo pareko mailakoa den titulu baten jabe izatea. Titulazioak atze­rrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

d)  Lanpostuaren berezko egitekoak behar bezala bete­tzea erago­tziko dion gaixotasunik edo akats fisiko nahiz psikikorik ez izatea.

e)  Diziplinazko prozeduraren bidez Administrazio Publikoetako erakundeen zerbi­tzu­tik bereizitakoa ez izatea, eta administrazio publikoan jarduteko gaitasunaz gabeturik ez egotea.

f)  3. Hizkun­tza Eskakizuna, derrigorrezkoa.

Oinarri hauetan zerrendatutako baldin­tzak eskabideak aurkezteko epea buka­tzen den egunean egon beharko dira beteta, eta plaza eskuratu bitartean mantendu. f) azpiatalean ezar­tzen den baldin­tza bere unean egiaztatu ahalko da.     

Lanpoltsa: 
bai
Izangaiek bete beharreko baldintzak: 

Oinarrietan jasotakoak eta, besteak beste, ondorengoak:
Goi mailako teknikaria sistema elektrotekniko eta automatizatuetan, edo elektrizitate arloko pareko edo elektrizitate arloko maila altuagoko titulazioa izatea. Eta behe tentsioan kualifikazio indibidualeko ziurtagiria (instaladore karneta) edo hori baimentzen duen titulazioa izatea.
3. Hizkuntza Eskakizuna, derrigorrezkoa.
B motako gida-baimena edo baliokide baten jabe izatea.
Kontratatuaren hasiera egunean Urriaren 23ko 2/2015 Errege Dekretu Legegilearen 12. artikuluko 7. atalean jasotako egoeran egotea, hau da, langabezi egoeran egotea edo epe jakinerako kontratua izatea Bergarako Udalarekin.

Lanpoltsa: 
bai
Izangaiek bete beharreko baldintzak: 

Lehiakideen baldintzak:

Oinarrietan jasotakoak eta, besteak beste, ondorengoak:

-          Lorazaintzako erdi mailako teknikari titulua izatea, edo lorazaintza arloan parekidea eta maila altuagoko titulazioa izatea.

-          2. Hizkuntza Eskakizuna  derrigorrezkoa.

-          B motako gida baimena edo baliokide baten jabe izatea.

-          Kontratatuaren hasiera egunean Urriaren 23ko 2/2015 Errege Dekretu Legegilearen 12. artikuluko 7. atalean jasotako egoeran egotea, hau da, langabezi egoeran egotea edo epe jakinerako kontratua izatea Bergarako Udalarekin.

Fitosanitarioak aplikatzeko gaitasuna adierazten duen karneta izatea.

Orriak