Gaur, 2014ko urriaren 17an, goizeko hamaiketan, Udaleko Areto Nagusian, sinatu dira Udalaren eta UNED-Bergara Fundazioaren arteko permutaren eskriturak notarioaren aurrean, Diputatu Nagusia buru dela. Ekitaldi berean Diputatu Nagusiak udalari entregatu dio adostutako 1,7€ miloiko laguntza.

Sinatzaileak UNED-Bergara Fundazioaren buru den Martin Garitano Gipuzkoako Diputatu Nagusia, Iñaki Esparza UNED-Bergarako Zuzendaria eta Jaione Isazelaia Bergarako Alkatesa izan dira.

Bertan, berretsi da ere, Aranzadi ikastolari egiten zaion zesioa, eta horretarako sinatu dute Ikastolako lehendakariak, Ikastolen Federazioak abalista legez eta Ikastolari zesioa ordaintzeko kreditua eman zioten bankuak.

Permuta honek gauzatzen du Errege Seminarioa udalaren eskura pasatzea, UNED-Bergara Fundazioari transmititzen zaion Arrizuriaga jauregia eta 1´7€ miloiren truke, artikulu honetan azaltzen den moduan. Permuta zer den eta zergaitik egin den jakin nahi izan ezkero hemen ikusi daiteke.

Departamento: