Kirolean euskararen erabilera indartzeko hitzarmena sinatu da Bergaran
Enviado por webmaster en Lun, 2025-11-17 10:37
Bergarako Udalak eta Bergara Kirol Elkarteak euskararen presentzia indartzeko ekimena jarri dute martxan kirol arloan. Horretarako, Goiena kooperatibarekin hitzarmena sinatu dute, helburua lortzeko aliatu gisa. Hiru erakundeek bat egiten dute euskararen sustapenean eta hizkuntza-ohiturak eraldatzeko erronkan.
