San Martin jaietako danborradarako entseguak irailaren 2an hasiko dira
Enviado por webmaster en Jue, 2026-08-27 14:39
Bergarako Udalak jakinarazi du 2026ko San Martin jaietako danborradaren entseguak irailaren 2an hasiko direla. Entsegu guztiak Seminarioko patioan egingo dira, eta haur zein helduentzako saioak antolatu dira.
Haurren entseguak 19:00etan izango dira, irailaren 2an, 3an, 7an, 8an, 9an eta 10ean.
Helduen entseguei dagokienez, 20:00etan hasiko dira. Irailaren 2an danborrak soilik entseatuko dira; irailaren 3an, berriz, barrikak bakarrik. Ondoren, irailaren 7an, 8an, 9an eta 10ean talde guztiak batera arituko dira entseguetan.
