Bergarako Udalak harrera egingo die Bergarara iritsi diren herrikide berriei

Bergarako Udalak herrira iritsi berri diren herritarrei eskutiz bat bidali die ongi etorria eman asmoz antolatu duen harrera ekitaldira gonbidatuz. Ekitaldia otsailaren 15ean, larunbata, eguerdiko 12:00etan ospatuko da udaletxeko pleno aretoan.

Udalak nabarmendu du inoiz baino jatorri eta kultur aniztasun handiagoa dagoela herrian eta aniztasun hau kudeatzea herrian dugun erronka nagusienetariko bat dela. Herri kohesionatu bat eraiki asmotan herrira bizitzera etorri berriei harrera egingo dio udalak eta komunitateko eragile ezberdinak ezagutzeko aukera eskainiko da.

Bergarako Adinekoen Kontseiluak bilera berri bat ospatuko du otsailaren 13an

Duela bi urte martxan jarritako Adineko Pertsonen Kontseiluak aurrera darraiela azaldu du Bergarako Udalak, eta horren adibide da otsailaren 13an ospatuko den hurrengo bilera. Izan ere, orain arte egindako lanaren ostean, aurten, azken kontseiluan aukeratu ziren bi gai nagusi landuko dira: bakardadea eta etxebizitza. Horrez gain, beste bi gai ere jorratuko dira: informazioa helarazteko boletin baten beharra eta ekintza bateratuak.

Páginas