Zabalik dago dagoeneko Agorrosin futbol zelai ondoko kirol esparru berritua
webmaster-k Ar, 2025-06-17 17:35-n bidalia
Dagoeneko erabilgarri dago Agorrosin futbol zelaiaren ondoan kokatutako kirol esparru berritua. Herritarrek aukera izango dute bertan kirol jarduerak egiteko, hala nola kirol anitzeko belar artifizialeko pistan aritzea edota oinez nahiz korrika egiteko espazioa erabiltzea.
Instalazio berriak ordutegi zabalarekin egongo dira irekita, herritar guztien erabilerarako:
• Lanegunetan: 7:00etatik 21:00etara.
• Asteburu eta jai egunetan: 8:30etik 20:30era.
San Martzialgo erromerian mahai eta aulkiak alokatzeko aukera eskainiko du Udalak
webmaster-k Ar, 2025-06-17 09:12-n bidalia
San Martzialgo erromeria ospatuko da datorren uztailaren 6an Bergaran, eta, ohi bezala, herritarrek aukera izango dute mahaiak eta aulkiak alokatzeko,
Alokairurako eskaerak ekainaren 18an eta 25ean (asteazkenak) egin ahal izango dira Seminarixoko leihatilan, 18:00etatik 20:00etara. Prezioa 25 eurokoa izango da (mahai bat eta zortzi aulki).
Fidantzaren inguruan, hauxe zehaztu du Udalak:
· 3 mahai arteko alokairurako: 150 euroko fidantza.
· 4 edo 5 mahai eskatuz gero: 300 euroko fidantza.
2026ko Udal Egutegirako argazkiak aurkezteko epea zabaldu du Udalak
webmaster-k Ar, 2025-06-17 08:26-n bidalia
Koldo Eleizalde Literatura Sariak banatu dira, azken urteetako parte hartzerik altuenarekin
webmaster-k Al, 2025-06-16 08:44-n bidalia
10. urteurrenaren harira, Eusko Legebiltzarreko bisita jaso du Laboratorium Museoak
webmaster-k Or, 2025-06-13 14:18-n bidalia
Gaur goizean Eusko Legebiltzarreko Kultura, Euskara eta Kirol Batzordearen bisita izan dugu Laboratorium Museoan. Bisitaren baitan, batzordeko ordezkaritzari museoko erakusketak erakutsi dizkiegu eta gure jardunaren inguruan aritu gara.
Bisitan zehar, azken hamar urteotan Laboratorium Museoak izan duen ibilbideaz aritu gara, eta denbora tarte horretan garatu diren proiektu eta jardueren berri eman diegu. Hortaz gain, museoak gaur egun dituen erronka nagusiak eta helburu estrategikoak ere aurkeztu dizkiegu.
XXXIII. Kirol Argazki Lehiaketaren sari banaketa eta erakusketaren irekiera ostiralean Aroztegin
webmaster-k Az, 2025-06-11 15:57-n bidalia
Ostiral honetan, ekainaren 13an, 19:00etan, Aroztegi aretoan XXXIII. Kirol Argazki Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia ospatuko da. Ekitaldi honekin batera, lehiaketan aurkeztutako argazkiekin osatutako erakusketa inauguratuko da, eta ekainaren 13tik 29ra bitartean egongo da ikusgai.
Erakusketaren ordutegia honakoa izango da:
• Asteartetik ostiralera: 18:00 - 20:30
• Larunbatetan: 12:00 - 14:00 eta 18:00 - 20:30
• Igandeetan: 12:00 - 14:00
Pentekosteetako lehen balorazio positiboa egin du Bergarako Udalak
webmaster-k Az, 2025-06-11 10:13-n bidalia
Bergarako Udalak lehen balorazio positiboa egin du aurtengo Pentekoste jaien inguruan. Egitarau oparoa eta anitza izan da, adin guztietarako jarduerak eskainiz, eta herritarrek zein bisitariek parte hartze handia izan dute egun guztietan.
Ekitaldi nagusiek jendetza handia bildu dute eta oro har jaiek normaltasunez eta giro onean egin dute aurrera. Zentzu horretan, eraso matxisten arreta gunean ez da kasurik artatu, eta oraingoz Udalak ez du beste eragileen aldetik informaziorik jaso beste kasu batzuen inguruan.
San Martzialgo kantina eta txosnaren ustiapenaren deialdia ireki da
webmaster-k Or, 2025-06-06 10:08-n bidalia
Bergarako Udalak 2025eko uztailaren 6an opsatuko den San Martzial egunaren harira San Martzialgo zelaietan jarriko diren kantina eta txosnaren ustiapena esleitzeko deialdia ireki du.
Eskaerak ekainaren 17a, 12:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira, udaleko B@Z zerbitzuan edo modu telematikoan (B@Q edo ziurtagiri elektroniko baten bidez). Zozketa bidez egingo da esleipena, ekainaren 18an, 13:00etan, udaletxeko Idazkaritzan.
Bergarako Udalak ‘auzo taxi’ zerbitzua eskainiko du Pentekosteetan
webmaster-k Og, 2025-06-05 15:50-n bidalia
Bergarako Udalak berriz ere martxan jarriko du ‘Auzo Taxi’ zerbitzua Pentekosteetan, auzoetan bizi diren bergararrei Pentekosteetaz gozatzeko garraioa errazteko asmoz. Zerbitzu honen bidez, gainera, udalerriko taxi zerbitzua ere indartu nahi da.
Zerbitzu honen bidez, erabiltzaileak bidaia bakoitzeko 7 euro ordainduko ditu, eta Udalak 9 euro gehituko ditu taxiaren kostua osatzeko.
‘Auzo-taxi’ zerbitzua jai egunetan jarriko da martxan, eta erabiltzaileek taxi geltokian hartu ahal izango dute edo telefono bidez eskatu.
Behar bereziak dituzten haurrek ere barrakez gozatzeko neurriak hartuko ditu Bergarako Udalak Pentekosteetan
webmaster-k Og, 2025-06-05 15:29-n bidalia
Bergarako Udalak, Gautena elkartearekin elkarlanean, neurri bereziak hartuko ditu aurten ere barraken gunea inklusiboagoa izan dadin eta behar bereziak dituzten herriko eta inguruko haurrek jaietako esperientziaz gozatu ahal izan dezaten.
Horretarako, jaietako igandean eta astelehenean, 17:00etatik 19:00etara, barraken gune osoan ez da musikarik ezta sirena zaratatsurik jarriko. Ingurune lasaia eskainiz, haur horiek barraketan egoteko espazio atseginagoa izango dute.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- …
- hurrengoa ›
- azkena »
