Iberdrolak argindarra moztuko du ostiral gauean Ibargarai eta Harrizuri inguruan
Bergarako Udala-k Og, 2024-12-05 09:49-n bidalia
Bergarako herritarrei jakinarazten zaie, azpiegitura elektrikoko lanengatik, argindar hornidura eten egingo dela 2024ko abenduaren 6an, ostirala, 00:05etik 07:00etara bitartean, honako helbide hauetan:
• Ibargarai Hiribidea, 39 (Torrekuako argiteri publikoko koadroa): Etenak eragin zuzena izango du Torrekuako autobus geltokiko gunean, Barianteko semaforoan eta bidegorriko tunelean, hauek argirik gabe geratuko baitira.
• Harrizuri kalea (Harrizuriko argiteri publikoko koadroa): Horniduraren eteteak Harrizuri eta Espoloi ingurua argirik gabe utziko ditu.
Historia eta euskara aldarrikatzeko plaka bat jarri dute San Martin plazan, Nafarroako ikurraren eta ikurriñaren alboan
Bergarako Udala-k Ar, 2024-12-03 12:19-n bidalia
Pasaian gertatu den erailketa matxista arbuiatu du Bergarako Udalak
Bergarako Udala-k Al, 2024-12-02 08:05-n bidalia
Halaber, biktimaren senitarteko eta adiskideei elkartasun osoa adierazi nahi die.
Bestetik, indarkeria matxistaren azken kasu hau salatzeko egingo diren mobilizazioekin bat egiten du eta Martxanterak talde feministak deituta, abenduaren 2an, astelehen honetan, 19:00etan, San Martin plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia luzatzen die herritarrei.
‘Harixa’ egitasmoak Bergarako enpresetan euskara sustatzen jarraitzeko erronkari eusten dio hirugarren urtez
Bergarako Udala-k Og, 2024-11-28 14:11-n bidalia
‘Harixa’ egitasmoak ostegun honetan ospatu du 2024eko batzar nagusia, Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketako zentroan. Egitasmo honek Bergarako enpresetan euskararen erabilera areagotzen jarraitzeko helburua du, eta bileran 2024 urteari errepaso bat eman eta datorren urterako lan-ildo nagusiak zehaztu dituzte bigarren aldiz egin duten Batzar Nagusian.
Fraiskozuri kalea itxiko da ostegun eta ostiral honetan frontoiko obrak direla eta
Bergarako Udala-k Az, 2024-11-27 09:20-n bidalia
Bergarako udal pilotalekuaren obrarekin jarraitzeko, garabi bat muntatuko da, beraz datorren ostegunean (azaroak 28) eta ostiralean (azaroak 29) trafikoa moztuta egongo da Fraiskozuri kalean bi noranzkoetan, 28ko 08:00etatik aurrera eta 29ko 17:00ak bitartean.
Udaltzaingoek seinaleztapena jarriko dute trafiko bideratzeko eta Joan XXIII enparantza barruko garajeen irteera Irizar kaletik bideratuko da.
Bergarako Udalak adierazpen instituzionala berretsiko du Emakumeenganako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira
Bergarako Udala-k Al, 2024-11-25 11:59-n bidalia
Bozeramaileen Batzordean aho batez onartu ostean, Bergarako Udalak Azaroaren 25aren harira prestatutako hurrengo adierazpen instituzionala berretsiko du astelehen honetan ospatuko den osoko bilkuran:
‘Arnasetik’ bideosormen lehiaketaren sari banaketa Bergaran ospatuko da ostegun honetan
Bergarako Udala-k Al, 2024-11-25 08:57-n bidalia
Lehiaketa euskararen arnasguneak osatzen dituzten udalerri euskaldunetako gazteei zuzenduta dago eta inoizko parte-hartze handiena izan du. Guztira, 260 sormen lan jaso dira, 2023an baino 148 gehiago. Sari banaketa ekitaldia azaroaren 28an izango da 18:00etatik aurrera Bergarako Seminarixoan, eta, besteak beste, Bergarako Udalak bi sari eskainiko ditu.
Lehiaketak hiru kategoria ditu adinaren arabera (LH 5-6; DBH 1-2; eta DBH 3-4) eta 6 sari banatuko dira, guztira 2.500€. Publikoaren saria erabakitzeko 4.200 bozka baino gehiago jaso dira.
Bergarako Harixa 2024ko batzarrerako prest
Bergarako Udala-k La, 2024-11-23 09:59-n bidalia
Euskararen egunean, Euskara berbagai, euskararen gaineko bizipenak jasotzeko saioa
Bergarako Udala-k Og, 2024-11-21 16:46-n bidalia
Bergarako Udalak Euskararen Historia Soziala jasotzeko egitasmoaren barruan euskararen inguruko bizipenak jasotzeko saio bat antolatu du. Bereziki, 1950-1980 inguruko bizipenak jaso nahi dira eta horretara animatzen den jendeari izena emateko gonbita egiten zaio. Partaideak talde txikitan mahai baten bueltan elkartuko dira, kafetxo bat hartuaz, lasai, berriketan jarduteko.
Bakoitzak bere esperientziak eta inguruan ezagututakoak aurkeztuko ditu: umetakoak, eskolakoak, lagunartekoak, lanekoak, zerbitzuen gainekoak… Eta bizipen horietako batzuk bideoan grabatuko dira.
Barrenkale konpontzeko bi enpresa aurkeztu direla iragarri du Bergarako Udalak
Bergarako Udala-k Az, 2024-11-20 15:46-n bidalia
Bergarako Udalak Barrenkale kalea urbanizatzeko proiektua gauzatuko du 2025ean, behin lizitazio epea bukatu eta bi enpresa aurkeztu ostean. Lanek hamar hilabete inguruko iraupena izango dute, eta Udalak 1.600.570,26 euroko aurrekontua (BEZa barne) bideratuko du proiektu honetara. Proiektuaren jatorria eta garapena azaldu asmoz, Udaleko ordezkari politikoak eta teknikariak, dendari, ostalari eta bizilagunekin bildu dira astearte iluntzean.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- 18
- …
- hurrengoa ›
- azkena »