Bergarako Udalak datozen bost urteetarako kirol politika berria onartu du
webmaster-k Ar, 2025-05-27 10:28-n bidalia
Asteleheneko osoko bilkuran 2030 urtera arteko Jarduera Fisikoa eta Kirolaren arloko Plan Estrategikoa onartu du Bergarako Udalak, herriko jarduera fisikoa eta kirolaren arloko ibilbide orria ezarriko duen dokumentua. Plan hau aurreko bi plan estrategikoen jarraipena da, baina berritasun ugari dakartza egungo testuinguruari erantzuteko eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko.
Bergarako Udalak ‘babesgune klimatikoak’ martxan jarriko ditu udako bero-boladetan bergararrak babesteko
webmaster-k Al, 2025-05-26 16:26-n bidalia
Bergarako Udalak, herriko farmaziekin eta osasun etxearekin elkarlanean, Babesgune Klimatikoak izeneko ekimena aurkeztu du, klima aldaketaren eraginez gero eta ohikoagoak diren bero bolada muturrei aurre egiteko. Ekimen honen helburu nagusia bergararren ongizatea eta osasuna bermatzea da, bereziki haurrak, adinekoak eta osasun arazoak dituzten pertsonak babesteko.
Bergaran ospatu da Eskolako Agenda 2030aren ikasturte amaierako Udal Foroa
webmaster-k Al, 2025-05-26 12:03-n bidalia
Maiatzaren 30ean izango da Bergarako Emakumeen Txokoaren laugarren saioa
webmaster-k Or, 2025-05-23 15:40-n bidalia
Abian da aurtengo Pentekoste jaietako hainbat ekintzetan izena emateko epea
webmaster-k Or, 2025-05-23 10:56-n bidalia
Abian da aurtengo Pentekoste jaietako hainbat ekintzetan izena emateko epea.
Informazio guztia hemen:
· Ihes Gela: https://bergara.eus/eu/node/20625
· Mokoloblok: https://bergara.eus/eu/node/20624
· Bakailao Lehiaketa: https://bergara.eus/eu/node/20620
Ekintza hauetan parte hartu nahi dutenek ekainaren 1a baino lehen eman beharko dute izena. Lekuak mugatuak dira, beraz, gomendagarria da izena lehenbailehen ematea.
Kultur teknikari laguntzailearentzako lan eskaintza publikatu du Bergarako Udalak
webmaster-k Og, 2025-05-22 09:28-n bidalia
Bergarako Udalak hautaketa prozesua jarri du martxan Kultura Teknikari laguntzailea hautatzeko.
Prozesua arautuko duten oinarria arautzaileak web orrian argitaratu dira, eta beste batzuen artean, parte hartzeko beteekizunak izango dira Diplomatura, gradua edo lizentziatura titulazio akademikoa izatea eta 4. hizkuntza eskakizunari dagokion euskara-maila izatea.
Ndank Ndank elkarteak eta Bergarako Udalak kulturartekotasuna sustatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute
Bergarako Udala-k Az, 2025-05-21 12:24-n bidalia
Bergarako Udalak eta Ndank Ndank elkarteak lankidetza-hitzarmen berria sinatu dute, Bergaran kulturartekotasuna eta bizikidetza positiboa sustatzeko helburuarekin. Hitzarmenak urte osoko iraupena izango du, eta elkarteak garatuko dituen jarduerak ekonomikoki babesteko 15.000 euroko dirulaguntza zuzena jasotzen da bertan.
Aurkeztu dute aurtengo Pentekosteetako egitaraua
Bergarako Udala-k Az, 2025-05-21 12:08-n bidalia
Pentekosteak hurbiltzen ari direla eta, Bergarako Udaleko ordezkariek, Xaxau Konpartsako kideek, Bergarako Erraldoi Taldeko kideek eta Ander Barruso kartelaren egileak aurtengo Pentekosteetako egitarauaren eta hainbat xehetasunen berri eman dute asteazken honetan udaletxean eskainitako prentsaurrekoan. Besteak beste, aurtengo txupinazoa Bergarako Erraldoi Taldeak jaurtiko du, beren 25. urteurrena omentzeko helburuarekin.
Kontsultatu egitaraua hemen: https://bergara.eus/eu/node/20541
Bergarak protokolo bat sortu du jai eta aisialdiko eremuetan indarkeria matxista prebenitzeko
webmaster-k Az, 2025-05-21 10:41-n bidalia
Indarkeria matxista desagerrarazteko bidean aurrera egiteko asmoz, Bergarako Udalak, Martxanterak eta Oñeztua talde feministen aldarrikapenak eta ekarpenak jasoz, jai eta aisialdiko eremuetan indarkeria matxista prebenitzeko eta horren aurka jarduteko protokoloa prestatu du.
Protokolo honen helburua da jai testuinguruetan eta aisialdiko espazioetan emakumeen aurkako indarkeria matxistari aurre egitea, eragile ezberdinen inplikazio aktiboarekin.
Ekinez jaialdirako eta Pentekoste jaietarako Lurraldebus zerbitzu berezia egongo da
webmaster-k Az, 2025-05-21 08:47-n bidalia
Bergarako Udalak egindako eskaerari erantzunez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko gaueko zerbitzuak jarriko ditu herrian, Ekinez jaialdiaz eta Pentekoste jaiez gozatu nahi dutenek modu jasangarri, eroso eta seguruan gozatzeko aukera izan dezaten. Azahara Dominguez diputatuak azaldu duenez, zerbitzu horiek maiatzaren 30etik 31ra bitarteko gauean eta ekainaren 6ko eta 7ko asteburuan jarriko dituzte.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- …
- hurrengoa ›
- azkena »