Bergara hobetzeko "Ideia zaparrada" lehiaketa antolatu du Udalak

Krisi garaian gaude eta baliabideak urriak direla kontuan hartuta, Udalak uste du pertsonen sormenak asko lagun dezakeela egoerari aurre egiten. Hala, abian jarri du "Ideia Zaparrada Bergaran: nola edo zertan hobetu Bergara?" lehiaketa. Interesatuek urriaren 21a arte dute aukera ideiak eta proiektuak aurkezteko.

Bergarako San Joxepe elkarteak hainbat ikastaro eskainiko ditu gizarte etxean (jubilatuetan)

Ikastaro hauek La Caixa Fundazioaren laguntzari esker eskainiko dira.

Ikastaroak

Ikastaroak

Informatika gaiei buruzkoak:

  • Informatika hastapena
  • Proiektu digitalen sorkuntza (word, power point eta photoshop)
  • Egunerokoan internet erabiltzeko ikastaroa: erosketak, aurrezki kutxako gestioak, e.a.
  • Sare sozialak(facebook, twitter,…)

Osasuna eta ongizatearen inguruko tailerrak:

Atzerriko hizkuntzak praktikatzeko Hizkuntza Taldeak sortuko dira

Irailaren 20ra arte eman ahalko da izena. Ondoren, hilaren 25ean izango da taldeen aurkezpen bilera Irizar Jauregian.

Bergaran atzerriko hizkuntzak ikasten ari direnei beraien ikaskuntza prozesua errazteko beste tresna bat eskaintzeko helburuarekin hizkuntza taldeak jarriko dira abian beste behin.

Doako bisita gidatuak irailaren 14an eta 15ean

Irailaren 14, larunbata, San Pedro eleizara izango da bisita. 15ean, igandea, Bergarako Alde Zaharrean zehar.

Europako Ondare jardunaldiekin bat eginez, iralaren 14ko eta 15eko bisita gidatuak doakoak izango ditugu Bergaran. Lehen egunean, 14an, San Pedro eleizara egingo da bisita, igandean, berriz, Bergarako Alde Zaharrean zehar.

Bisita hauetan parte hartzeko derrigorra izango da Turismo Bulegoan izena ematea. Informazio gehjiago Bergara Turismo orrialdean.

“Kudeaketaren kontrola mikroenpresetan” tailerra sustatzaile berrientzako eta enpresa txikientzako

Irailaren 30ean izango da Debagoieneko Mankomunitatean.

Debagoieneko Mankomunitateak promotore berriei zuzendutako hainbat saio eta tailer antolatu ditu 2013n zehar, autoenplegua sustatzeko helburuarekin. Hurrengoa irailaren 30ean izango da “Kudeaketaren kontrola mikroenpresetan” gaia ardatz hartuta.

Ikastaroak 5 orduko iraupena izango du eta Bultz-lan enpresako kideek emango dute.

Irailaren 24an bukatzen da Film Laburren Bergarako Lehiaketan lanak aurkezteko

Ondoren, urriaren 25ean proiektatuko dira lehiaketara aurkeztutako lan guztiak.

Hiru urteko etenaldiaren ondoren, Bergarako Udalak berriz antolatuko du film laburren lehiaketa. Aurtengoa lehiaketa antolatzen den 5. aldia izango da. Lehiaketan bailarako herritar guztiek har dezakete parte. Oinarriak azpian.

Azken egunak euskara ikasteko edota ikasketa osagarriak euskaraz egiteko diru-laguntzak eskatzeko

2012-2013 ikasturtean edota 2013ko udan egindako ikastaroengatiko diru-laguntza eskaerak 2013ko irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira Bergarako Udaleko erregistro orokorrean.

Ohikoa den bezala, 2013n ere euskara ikasteko eta ikasketa osagarriak euskaraz egiteko diru-laguntzak emango ditu Bergarako Udalak. Diru laguntza hauek hiru motatakoak izango dira:

Orriak