Ostiralean zabalduko dute Agorrosingo kanpoko igerilekua

Uda gainean da eta ostiralean, ekainaren 9an, Agorrosingo kanpoko igerilekua irekiko dute. Irailaren 15era bitarte egongo da zabalik.

Kanpoko igerilekua zabalik egongo da 10:00etatik 20:00etara (berdegunea, berriz, 10:00etatik 20:30era). Hori dela eta,  Agorrosin Ekintza Guneko ordutegia ere pixka bat aldatu egingo da: astegunetan 6:30etatik 21:25era bitartean irekiko dute, ohi bezala; udako asteburu, jai egun eta abuztu osoko ordutegia, berriz, 9:00etatik 21.00etara izango da.

Ekinez jaialdia dela-eta, herriko zenbait tokitan aldaketak izango dira ostiralean eta zapatuan

Ostiralean eta zapatuan ‘Ekinez’ jaialdia egingo dute herrian. Jaialdia Ekinez elkarteak antolatu du Bergarako udalaren laguntzarekin. Joan den urtean Agorrosin futbol zelaian izan zen; aurten, berriz, Labegaraietako kiroldegian egingo dute. 

Bihar da azken eguna izena emateko udal eraikinen eta kaleen garbiketako langileen lan-poltsan

Udalak eraikinetako garbiketako langileen eta kale garbiketako langileen lan-poltsa osatu behar du oposizio-lehiaketa bidez, eta bihar (ekainaren 8a) da azken eguna eskaerak aurkezteko. Hautagaiek beharrezko agiriak aurkezteko bi aukera dituzte: presentzialki, B@Z bulegoan (Bergararren Arretarako Zerbitzua) edo telematikoki, udaleko web-orrian. 

Deialdiaren oinarriak eta informazio osagarria ikusteko egin klik hemen.

Ireki berri da epea 2023. urteko San Martzial jaietako kantinaren eta txosnaren ustiapena adjudikatzeko eskaera egiteko

2023. urteko San Martzial jaietan zelaian irekiko den kantinaren eta jarriko den txosnaren ustiapena adjudikatzeko deialdia (Esp. Zenbakia: 2023BLIZ0002) ireki berri du Bergarako Udalak.

Asteburuan Bergaran jokatuko dute Espainiako hockey lineako txapelketa

Bergarako Labegaraieta kiroldegian jokatuko dute hockey lineako Espainiako txapelketa, eta bertan lehiatuko da eskualdeko Burdinola taldea. Lehiaketan parte hartuko duten taldeak hainbat naziotakoak izango dira, besteak beste, Euskal Herria, Katalunia eta Espainia.

Gorka Artola alkateak eskerrak eman dizkio Burdinola Irristaketa Klubari: “Lan nabarmena egin dute txapelketa antolatzen, eta eskerrikasko ohituraz gurean masiboak ez diren kirolei ikusgarritasuna emateagatik”. 

Hasi dira Zabalotegiko Txiki Txokoaren inguruko hiritartze lanak

2021ean herri-hezitzaileen taldeak partaidetza prozesu batean bitartez diseinatu zen Zabalotegi Txiki Txokoaren inguru berria, eta hasi berri dira hiritartze-lanak. Oinherri herri hezitzaileen sareko kide da Bergara, eta horren filosofiari jarraituta egin zen gunearen diseinuaren prozesua.

Hiritartze-lanak bi ataletan banatzen dira: batetik, kioskoa birgaituko dute, asfaltatze lanak egingo dituzte eta azpiegitura (ura, argiteria…) berrituko da. Lan horiek hiruzpalau hilabete iraungo dute, Artzamendi SA enpresak egingo ditu eta 110.788,45 euroko (BEZ barne) kostua izango dute. 

Aurreikusitakoak beteta jaien lehen balorazio oso ona egin du Udal Gobernuak

2023ko Pentekoste jaiak amaitu berri, “balorazio oso ona egiten du Udal Gobernuak”, Gorka Artola alkatearen hitzetan. Balorazio sakonagoa datozen egunetan egingo bada ere, esan daiteke aurreikusitako ekintza guztiak egin direla, eta “giro ona egon dela herrian. Jendea gogotsu zegoen eta gozatzeko aukera izan duela esango nuke”. Eguraldia ere lagun izan dute bergararrek eta bertara etorri direnek.

Larunbatean banatuko dituzte Koldo Eleizalde lehiaketako sariak

2022ko sari-banaketa.

Larunbat honetan (ekainaren 3an) banatuko dituzte Koldo Eleizalde lehiaketako XXXVIII. edizioko sariak. Sari-banaketa ekitaldia 12:00etan hasiko da, Seminarixoan, eta ikusgai egongo da, baita ere, Bergarako udalaren Youtubeko kanalean. 

Aurten, guztira, 467 lan jaso ditu epaimahaiak. Hauek dira aurtengo irabazleak generoaren eta kategoriaren arabera sailkatuta: 

Ipuin idatzia

1. kategoria: 2015-16an jaioak. Hiru sari eman dira, maila berean:

·       Malen Azkarate-Askasua. Lanaren izenburua: Maddi eta moxala.

Orriak