Haron gertatu den erailketa matxista arbuiatu du Bergarako Udalak
webmaster-k Or, 2025-05-09 15:48-n bidalia
Halaber, biktimaren senitarteko eta adiskideei elkartasun osoa adierazi nahi die.
Bestetik, indarkeria matxistaren azken kasu hau salatzeko egingo diren mobilizazioekin bat egiten du eta Martxanterak talde feministak deituta, maiatzaren 9an,ostiral honetan, 19:00etan, San Martin plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia luzatzen die herritarrei.
Bergarako Udalak Munabeko bidearen hobekuntza lanak hasiko ditu uda hasieran
webmaster-k Og, 2025-05-08 08:45-n bidalia
Bergarako Udalak Munabeko bidearen hobekuntza lanak abian jarriko ditu Angiozarren, bertako sarbideak hobetzeko eta segurtasuna bermatzeko helburuarekin. Luis Mari Alberdi Agirre aparejadoreak idatzi du lanen proiektu teknikoa, eta guztira 138.220,33 euroko aurrekontua izango dute. Lanak burutzeko epea bi hilabetekoa izango da.
Munabeko bidea, Angiozarko auzotik abiatzen dena eta Munabe izeneko etxeraino doana, hainbat hobekuntza jasoko ditu. Proiektuan hiru tarte nagusi bereizten dira:
Gorlako Rally Igoera: Trafikoan eragina maiatzaren 10ean
webmaster-k Og, 2025-05-08 08:39-n bidalia
Bergarako Udalak jakinarazten du maiatzaren 10ean Gorlako Rally Igoera ospatuko dela, eta horrek eragina izango duela trafikoan herrian.
Aparkaleku eta trafikoaren murrizketak:
· Aranerreka 2tik gorako aparkalekuak: Aparkaleku horiek libre egon beharko dute, antolatzaileen erabilerarako.
· Trafiko mozketak: Iriburu kalera ezin izango da kotxez joan 13:30etik 18:30era bitartean.
Kutxazain Automatikoen okupazio tasaren 2025eko erreziboak ordaintzeko epea ireki du Udalak
webmaster-k Og, 2025-05-08 08:12-n bidalia
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu Kutxazain Automatikoak okupazio tasaren 2025eko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea:
2025eko maiatzaren 12tik 2025eko uztailaren 15era
Lekuak eta medioak:
Panteoi-Berja tasaren 2025eko erreziboak ordaintzeko epea ireku du Udalak
webmaster-k Og, 2025-05-08 08:08-n bidalia
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu Panteoi-Berja tasaren 2025eko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea:
Ø 2025eko maiatzaren 12tik 2025eko uztailaren 15era
Lekuak eta medioak:
Bergarako negozio txikien digitalizazioa sustatzeko jardunaldiak antolatu ditu Debagoieneko Mankomunitateak
webmaster-k Ar, 2025-05-06 09:12-n bidalia
Negozio txikien digitalizazioaren aldeko apustuari eutsiz, Debagoieneko Mankomunitateak bi jardunaldi praktiko antolatu ditu maiatzean Bergaran, enpresa txikiek tresna digital erabilgarriak eskuratzeko helburuarekin. Jardunaldiak Irizar jauregiko Euskaldun Berria gelan izango dira, 3. solairuan, eta parte hartzeko izen-ematea beharrezkoa da.
2025eko Pentekoste jaietan herrian postuak jartzeko 22 parte hartzaile hautatu dira
webmaster-k Al, 2025-05-05 12:38-n bidalia
Apirilaren 11n Bergarako Udalak egindako zozketaren bidez, 2025eko Pentekoste jaietan herrian postuak jartzeko 22 parte-hartzaile hautatu dira, eta beste 8 pertsona ordezko gisa geratu dira.
Zozketaren aurretik iragarri bezala, guztira 6 metroko luzera duten 22 postu egongo dira erabilgarri: 8 Fraiskozurin eta 14 Matxiategin. Hautatutako eskaerak epe barruan aurkeztutako 83 eskaeraren artean aukeratu dira, eta uko egitekotan, ordezkoen zerrendako hurrengo pertsonek hartuko lukete lekua.
Herriko errota zaharren historia biziberrituko dute Bergaran maiatzean
webmaster-k Al, 2025-05-05 09:46-n bidalia
Bergarak maiatzean erroten ondarea eta historia biziberrituko ditu ekitaldi bereziekin. Batetik, Gipuzkoako IV. "Bergarako Errotak" erakusketa maiatzaren 10etik 18ra egongo da ikusgai Aroztegi aretoan, eta horren baitan Gipuzkoako IV. Errotagintza topaketa ospatuko da aurten Bergaran, goizeko 10:00etan hasita. Bestetik, IV. Gipuzkoako Erroten Eguna maiatzaren 18an ospatuko da, Elortza-Bolu errotan egingo den bisita gidatuarekin.
Elikagai ekologikoen inguruko erakusketa ibiltaria eta pasta tailerra Oxirondo azokan
webmaster-k Az, 2025-04-30 11:08-n bidalia
Haur eta nerabeentzako udako aisialdi eta kirol eskaintza aurkeztu du Bergarako Udalak
webmaster-k Al, 2025-04-28 14:16-n bidalia
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- 22
- 23
- 24
- 25
- …
- hurrengoa ›
- azkena »
