2024ko lehenengo hiruhileko Zabor, Estolderia eta Ura tasen erreziboak ordaintzeko epea ireki du Bergarako Udalak
Bergarako Udala-k Az, 2024-04-03 10:05-n bidalia
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu 2024ko lehenengo hiruhileko Zabor, Estolderia eta Ura tasen erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea:
Ø 2024ko apirilaren 8tik 2024ko ekainaren 10era
Lekuak eta medioak:
Ø Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontetik kobratuko ditugu 2024ko ekainaren 10ean.
Dolmenen ibilbiderako guneak txukundu ditu Bergarako Udaleko Mendiko Lan Taldeak
Bergarako Udala-k Ar, 2024-03-26 09:33-n bidalia
Pentekosteetarako kartel lehiaketa martxan jarri du Bergarako Udalak
Bergarako Udala-k Og, 2024-03-21 12:23-n bidalia
Pentekoste jaietako esku-programako azala aukeratzeko kartel lehiaketa.
Nork eska dezake: Edozein pertsonak har dezake parte
Epeak: Azalak Bergarako Udaleko BAZ zerbitzuan (Bergararren Arreta Zerbitzuan) aurkeztuko dira, apirilak 18, 13:00ak baino lehen.
B@Z-aren eginkizunak: Lanak jaso eta kultura zerbitzura helarazi.
Argibideetarako harremana: 943 77 91 59 - kultura zerbitzua
Inausketa lanetan sortutako egur loteak jasotzeko behin behineko zerrenda aurkeztu du Bergarako Udalak
Bergarako Udala-k Og, 2024-03-21 11:13-n bidalia
Bergarako Udalak 2024. eta 2025. urteetan bere mendi, baso edo lorategietako lanetan sortutako egurra doan emango die eskaera hau egiten duten bergararrei. Une bakoitzean emateko dagoen egur-kantitatearen arabera, loteak egingo dira eta zozketatik ateratako lehentasunaren arabera eskainiko dira.
Izen emate epea itxita, Udalak egur loteak jasotzeko behin behineko zerrenda aurkeztu du, eta pleguan jasotakoari jarraituz apirilaren 8ra arte aurkeztu daitezke erreklamazioak. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, onartutako eta baztertutako eskaeren zerrenda hau behin betiko bihurtuko da.
'Algaraka’ aurkeztu da, Bergarako Udalak elkarlanean bultzatutako Euskal Herriko lehenengo bakarrizketa lehiaketa
Bergarako Udala-k Az, 2024-03-20 17:52-n bidalia
Algaraka bakarrizketa lehiaketa egingo da maiatzean; Euskal Herriko lehenengo bakarrizketa lehiaketa. Gaur aurkeztu dituzte nondik norakoak, Bergarako Seminarixoan egindako agerraldian. Han izan dira lehiaketaren antolatzaileak –Jardun euskara elkartea eta Goiena Komunikazio Taldea–, babesleak –Bergarako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia– eta laguntzaileak –Urretxuko eta Zumarragako udalak eta Zumaiako Udala–.
Bergarako Udalak 230.000 euro inbertituko ditu Agorrosingo fitness eta pisu librerako gela hobetzeko
Bergarako Udala-k Al, 2024-03-18 20:53-n bidalia
Bergarako Udalak hainbat hobekuntza egingo ditu Agorronsigo kiroldegiko fitness gunean eta pisu libreen gelan. Guztira, 230.000 euroko lanak izango dira, eta aipatutako guneetarako ekipamenduaren erosketara zein mantenura bideratuko dira. Helburu hori lortzeko, lizitaziorako kontratazio espedientea onartu du astelehen honetan ospatutako osoko bilkuran.
Egingo diren lanak hurrengoak izango dira:
Korrika-ren harira, hainbat ekimen antolatu dira hurrengo egunetarako
Bergarako Udala-k Or, 2024-03-15 09:21-n bidalia
Martxoaren 20ean Korrika pasako da Bergaratik, eta, horren harira, ekimen ezberdinak antolatu dira hurrengo egunetarako:
· Martxoak 14, osteguna. 19:00etan hasita Bergarako erraldoien eta Musika Eskolako trikitixa taldearen kalejira. Ibilbidea: San Martin plaza, Barrenkalea, Domingo Irala, San Martin plaza.
· Martxoak 16, larunbata. 12:00etan hasita, EUSKAL DANTZEN ikuskizuna, Munibe plazan. Moises Azpiazu dantza taldeak antolatuta.
Dolmenen Ibilbideaz gozatzeko doako bisita gidatu berriak antolatu dira
Bergarako Udala-k Or, 2024-03-15 08:11-n bidalia
Dolmenen Ibilbidearen (PR-Gi 94) balio arkeologikoa zein pasaia-balioa gizarteratzen jarraitzeko asmoz, Elgoibarko, Bergarako eta Soraluzeko Udalek, Debegesa Debabarreneko Garapen Agentziarekin elkarlanean, bisita gidatu berriak antolatu dituzte apiriletik aurrera.
Ibilbide gidatuak 9 kilometroko luzera eta hiru ordu eta erdiko iraupena du, Karakaten hasi eta Irukurutzetaraino joan-etorria. Ibilbidea erraza eta malda gutxikoa da, familian egiteko aproposa.
Bergarako Udalak Landaola Saria irabazi du Oxirondo azokako ‘Elikaenea’ ekimenagatik
Bergarako Udala-k Og, 2024-03-14 13:55-n bidalia
· Lete eta Azkargorta zinegotziek “Bergarako Elikadura Mahaiak heldu zion azoka biziberritzeko ardurari, eta eragile desberdinen konpromiso, dedikazio eta sormena” balioan jarri dituzte ekitaldian.
Bergarako Udalak IV. Landaola Saria jaso du Erakunde Publikoen sariaren atalean, Oxirondo azoka biziberritzeko asmoaren baitan ‘Elikaenea’ proiektua bultzatzeagatik. Usurbilgo Sutegi aretoan ospatutako ekitaldian, Ainhoa Lete eta Markel Azkargorta zinegotziek ‘Elikaenea’ moduko proiektu batek piztutako ilusioa eta interesa” nabarmendu dituzte beren hitzartzean.
Kultura eta jaietako laguntzaile langileen lan-poltsa sortu du Bergarako Udalak
Bergarako Udala-k Og, 2024-03-14 10:33-n bidalia
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 21
- 22
- 23
- 24
- 25
- 26
- 27
- 28
- 29
- …
- hurrengoa ›
- azkena »