UEMAk bultzatutako 'Bertatik Bertara' egitasmoarekin bat egin du Bergarako Udalak
Bergarako Udala-k Ig, 2024-06-30 17:41-n bidalia
Bergarako Udalak bat egin du aurten ere UEMAk bultzatutako Bertatik Bertara egitasmoarekin. Herrira etortzen diren bisitariak eta herriko ostalariak, tabernariak eta bezeroak euskara gehiago erabiltzera animatu nahi dira kanpainaren bitartez. Horretarako, kanpainan parte hartu nahi duten ostalariei manteltxoak banatuko zaizkie eta bisitariendako esku-orriak banatuko dira.
LGTBI+ pertsonen eskubideen nazioarteko egunaren harira, Bergarako udalbatzaren adierazpena
Bergarako Udala-k Or, 2024-06-28 08:56-n bidalia
Ekainaren 28an, LGTBI kolektiboaren, Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren aldeko Nazioarteko Egunean, aniztasunetik, eskubide eta bizikidetzarekin dugun konpromisoa berresten dugu, eta kolektibo honen eskubide eta askatasunen aitortzan lortutako aurrerapenak ospatzen ditugu. Halaber, egun hau ez da ospakizuna bakarrik, egindako bidea eta oraindik benetako berdintasuna lortzeko egin behar den lana gogorarazteko ere bada.
Uztaileko ostiraletan musikaz blaitzeko aukera
Bergarako Udala-k Az, 2024-06-26 16:58-n bidalia
Udan kultur eskaintza oparoa eskaintzen da Bergaran eta uztailean, bereziki, ostiraletako musika emanaldiek dute protagonismoa.
Ohikoa denez, Berumuga musika zikloak musika beltzaren munduko puntako taldeak ekartzen ditu eta aurten ere bide beretik jo du Bergarako Udalak Gaztelupeko hotsak elkartearekin elkarlanean osatutako kartelak.
Espoloian gaueko 22:00etan izango diren kontzertuei hasiera emango diena The Wynntown Marshals talde eskoziarra izango da, datorren asteko lehen ostiralean, uztailak 5.
Ibargaraiko bidegorriaren obrak direla eta, erreil bat moztuko da datozen asteetan
Bergarako Udala-k Ar, 2024-06-25 11:07-n bidalia
Ibargarai eta San Antonio lotzen dituen bide zatian bidegorri zati berri baten obrak direla eta, erreil bat guztiz moztuta egongo obra iraun bitartean (4 hilabeteko aurreikuspena). Itxita egongo den noranzkoa herri barrurakoa da, beraz asteartetik aurrera (hilak 25), Antzuolatik etortzen diren autobusak bariantetik joan beharko dira eta geltoki nagusian gelditu beharko dira.
Kontsultatu San Martzialetarako egitaraua
Bergarako Udala-k Ar, 2024-06-18 16:06-n bidalia
Ekainaren 29 eta 30ean ospatuko den San Martzial jaietarako egitaraua kontsultatu:
Bergarako Udalak hainbat diru laguntza jarri ditu martxan udan euskara ikasi edo ikasketa osagarriak euskaraz egiteko
Bergarako Udala-k Al, 2024-06-17 12:19-n bidalia
Bergarako Udalak hainbat aholku eskaini ditu San Martzialetarako
Bergarako Udala-k Al, 2024-06-17 08:45-n bidalia
San Martzial jaia dela eta, bertako ermitan eta inguruko eremuetan udalak mantentze-lanak egin behar izaten ditu azken ordura arte (belarra moztu, guneak txukundu...). Horregatik, kuadrillen guneak zintekin “gordetzeko” dagoen ohitura ezingo da gauzatu datorren ekainaren 28ko 15:00ak baino lehen.
Aurretik dauden edo ordura arte jarriko diren denak kendu egingo dira mantentze lanek eskatzen duten heinean, eta udalak ez du inongo erantzukizunik izango aurretik jarritako “erreserba-zintak” kentzearren.
Bergarako Udalak Lurralde Merkatuei buruzko Nazioarteko Jardunaldietan parte hartu du Madrilen
Bergarako Udala-k Or, 2024-06-14 07:09-n bidalia
Bergarako Udaleko eta tokiko elkarteetako ordezkariak Elikagaien Justiziak antolatutako jardunaldi batzuetan izan dira ostegun honetan Madrilen, merkatuen inguruan munduan dauden ereduei buruzko solasaldi ezberdinetan parte hartuz. Bergarako udal ordezkariek zein Ereindajan kooperatibako kideek Oxirondo merkatuaren birgaitzearen kasua aurkeztu diete bertaratutakoei.
Udalbiltzara gehitu da Bergarako Udala
Bergarako Udala-k Og, 2024-06-13 09:32-n bidalia
Bergarako Udalbatzak Udalbiltzaren Kontseilu Nagusiarekin bat egitea erabaki ostean, aipatutako erakunde nazional horrek bilkura ospatu berri du Etxarrin. Bertan, Udalbiltzara gehitu diren gainontzeko herriek bezala, Gorka Artola alkateak hitza hartu eta Udalbiltzaren baloreak eta helburuak goraipatu ditu.
Ostiral honetan bukatuko da Bergarako Udal Euskaltegian udako ikastaroetan izena emateko aukera
Bergarako Udala-k Og, 2024-06-13 09:11-n bidalia
Bergarako Udal Euskaltegiak eskaintza zabala eskainiko du uda honetan euskara ikasten jarraitu ahal izateko. Horretarako, ikastaro ezberdinak antolatu ditu ekaina eta uztaila artean adin eta euskara maila ezberdineko bergararrentzako.
C1 eta B2 mailak lortzeko ikastaroei dagokienez, 9:00etatik 13:15era bitartean izango dira (80 ordu guztira). C1 ziurtagiria lortzen saiatzeko matrikula 85 eurotakoa izango da (2006-2008 bitartean jaiotakoek 20€ eta langabetuek 38€). B2a lortzen saiatzeko matrikula, berriz, 81 eurotakoa izango da (langabetuek 36€).
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 14
- 15
- 16
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- 22
- …
- hurrengoa ›
- azkena »