Panteoi-burdin hesia zergaren kobrantzan iragarkia

Bergarako udalerriko zergapekoek Panteoi-burdin hesia zergaren 2013ko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak dira:

Epea

Epea

2013ko maiatzaren 15etik 2013ko uztailaren 15era.

Lekuak eta medioak

Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2013ko uztailaren 15ean.

Pentekosteak 2013ko Egitaraua

Jai batzordeak deia egiten die herriko koadrilei blusa edo kamisetarekin kalera irteteko. 16 urtetik beherakoek debekatuta izango dute errekortadore eskola ibiltarian izan ezik gainerako zezen ikuskizunetan parte hartzea. Era berean, Jai Batzordeak ez du beregain hartzen jaiegun hauetan gerta daitezkeen kalteen erantzukizunik.

Gizarte Zerbitzuen arloan diharduten elkarteentzako 2013ko diru-laguntzak arautzen dituzten oinarriak

Oinarri hauen xedea da Bergarako udalerrian gizarte zerbitzuen arloan jarduerak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteei 2013. urterako diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea.

Honen guztiaren helburua da elkarteak sustatzea, herritarren arteko elkartasuna eta haiek antolatutako ekintzetan partehartzea bultzatzea.

Diru-laguntzaren helburua.

Diru-laguntzak Bergarako udalerrian garatzen diren jarduera zehatzak, eta denboran jarraian, finantzatzeko erabiliko dira.

Bergarako Merkataritza biziberritzeko plana

Bergarako Merkataritza indarberritzeko helburuarekin 2012an Plana burutu zuen IKERTALDEK Bergarako Udalaren eskariz.

Orrialde honetan aurkituko dituzuen diapositibetan , Eskariaren azterketa, Eskaintzaren azterketa eta Udalak eta Merkatariek, elkarrekin, datozen urteetan buritzeko esku hartze planerako proposamena aurkezten dira.

Egun, merkatariekin bilerak izaten ari da Udala egin beharrekoak elkarrekin adosteko helburuarekin.


Orriak