Hizkuntza Taldeak ( Online izena emate orria)

HIZKUNTZA TALDEAK: BERGARA

 

 

HELBURUA

Bergaran hizkuntzak ikasten ari direnei beraien ikaskuntza prozesua errazteko tresna bat gehiago eskaintzea da. Normalean, hizkuntzak ikasten ari direnek, hizkuntza hori praktikatzeko zailtasunak izaten dituzte.

 

 

EZAUGARRIAK

Izen ematean galdetuko da zein hizkuntza eta zein ordutegi eta egun aukeratzen dituen partehartzaileak. Bilera hauek astean behin eta ordubetez izango dira.

 

Merkatu eta Merkatu Txikia tasa. 3. hiruhilabetekoa

 

UDAL DIRU-BILKETA KOBRANTZA IRAGARKIA

Bergarako udalerriko zergapekooi jakinarazten dizuegu Merkatu eta Merkatu Txikia tasen 2014ko hirugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea: 2014ko irailaren 12tik 2014ko azaroaren 12ra

Lekuak eta medioak: 

               Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2014ko azaroaren 12an.

Saskibaloiko entrenatzaile eta monitoreei zuzendutako teknifikazio saioak

 

IRAILAK 12, ostirala, Eskoriatzako kiroldegian, 19:30ean

                       Azu Muguruza, EHUko 1. mailako emakume taldearen entrenatzailea. “La importancia de la planificación” (gaztelaniaz)

IRAILAK 14, igandea, Bergarako Labegaraieta kiroldegian, 17:00etan

                       Iurgi Caminos, Araberri basket klubeko entrenatzailea “Entrenamendua prestakuntza mailetan” (euskaraz)

Antolatzaileak: Aloñamendi kirol elkartea Bergara kirol elkartea. Eskoriatzako kirol elkartea Ointxe saskibaloi taldea Debagoieneko Udal kirol zerbitzuak

Etorkinak euskarara hurbiltzeko ikastaroa

Kanpotik etorri eta euskara ikasteko interesa duzuen guztiondako eskaintza berezia: euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu dute Bergarako Udalak eta Udal Euskaltegiak, HABErekin elkarlanean. Ikastaro honetan Euskal Herrira etorri berriei egokitutako metodologia eta materiala erabiliko da.

Ikastaroaren zehaztasunak hauek dira:

o       60 orduko harrera ikastaroa Bergarako Udal Euskaltegian.

Irailaren 15ean amaitzen da euskara edota ikasketa osagarriak euskaraz egiteko diru-laguntzen epea

Hiru diru-laguntza mota ematen dira:

·                Bergarako Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasten dutenentzako diru-laguntza. (Bergarako euskaltegian ikasten dutenendako laguntzak euskaltegitik bertatik ematen dira)

·               Udako Euskal Unibertsitatean (UEUn) parte hartzen dutenentzako diru-laguntza.

Bandoa. Sokamuturra irailaren 16an

BANDO

Irailaren 16an goizeko 9:00etatik eta 10:30ak arte Sokamuturra ikuskizuna izango da Barrenkale kalean, San Martin plaza eta Munibe plazan.

Ikuskizun hau arautzen duen 2008ko azaroaren 11ko 183 Aginduak jasotakoari jarraituz jakinarazten da bertan ezin izango dutela parte hartu

- 16 urtetik beherakoak direnak.

- Alkohola edo beste drogaren bat hartu izanaren agiriak dutenak ezta osasun mentala galduta dutena.

Orriak