Bergarako Udalak eta herriko eragileek Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute

Urriaren 1ean ospatzen den Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna dela eta, Bergarako Udalak eta adinekoen arloan lanean diharduten herriko hainbat eragilek egitarau zabala antolatu dute. Helburua da adineko pertsonak ikusaraztea, gizarte justuago baten alde egitea eta adinekoen eskubideak, esperientzia eta jakituria balioan jartzea.

Mintzapraktika taldeak martxan jarriko ditu Bergarako Udalak

Bergarako Udalak mintzapraktika taldeak martxan jarriko ditu, hizkuntzak ikasten ari diren herritarrei ikaskuntza prozesua errazteko helburuarekin. Ekimen honen bidez, ikasleek ikasten ari diren hizkuntza praktikan jartzeko aukera izango dute, modu errazean eta informalean.

Hizkuntzak ikasteko prozesuan, askotan, ikasleek zailtasunak izaten dituzte ikasitakoa praktikan jartzeko. Mintzapraktika taldeek hutsune hori betetzea dute helburu, eta horretarako, astean behin eta ordubetez elkartuko dira parte-hartzaileak.

Ageriko 50. Simon Arrieta Pintura Lehiaketaren erakusketa, Aroztegi aretoan

Bergarako kaleak kolorez bete ziren 50. Aire Libreko Pintura Lehiaketaren harira. Guztira 23 margolarik hartu zuten parte, eta haien jatorria oso anitza izan da: Mungia, Laudio, Ugao, Eibar, Lesaka, Bilbo, Berriz, Erandio, Leioa, Beasain, Derio, Laredo, Castro, Viana, Amurrio, Artziniega, Irun, Portugalete eta Bergara. Parte hartzaileen artean, lau bergarar izan dira.

Bidekurutzeta kalea itxita egongo da irailaren 19an eraikuntza lanak direla eta

Bergarako Udalak jakinarazten duenez, Ikerleku 2-4 eta Bidekurutzeta 14 (Novedades izenez ezagutzen dena) eraikinaren eraisketa lanen baitan, irailaren 19an, ostirala, Bidekurutzeta kalea osorik itxita egongo da ibilgailuentzat goizeko 08:00etatik arratsaldeko 14:00etara.

Horrez gain, oinezkoentzat ere itxita egongo da aipatutako ordutegian, Bidekurutzeta 9tik 13ra (biak barne), eraikinetarako sarbidea bermatuta egongo den arren. Lan horiek amaitutakoan, kalea berriro zabalduko da.

Munaortuko bunkerraren ibilbidearen aurkezpena egingo dute Angiozarren larunbat honetan

Angiozarreko Goimendi auzoan Munaortuko bunkerraren ibilbide berria aurkeztuko da larunbat honetan, irailaren 20ean. Ekitaldi hau herritarrei memoria historikoa ezagutarazteko eta inguruko ondare historikoa balioan jartzeko helburuarekin antolatu da.

Inguruko Emakumeen Txokoetara bisitak egingo dituzte Bergaran, bertako Emakumeen Txokorako erreferentziak ezagutu asmoz

Bergarako Udalak emakumeen ahalduntzea eta sare lana sustatzeko hainbat ekimen antolatu ditu datozen asteetarako. Horretarako, Emakumeen Etxeen inguruko ezagutza handitzeko eta esperientziak partekatzeko bisitak eta gogoeta saioa egingo dira, etorkizuneko Bergarako Emakumeen Txokorako erreferentziak ezagutu asmoz.

Lehenik, hiru bisita antolatu dira Emakumeen Etxeetara: urriaren 3an Zumaiako Emakumeon* Etxera, urriaren 9an Errenteriako Emakumeen Etxera eta urriaren 14ean Arrasateko Emakume Txokora.

Bergarak I. Otxote Topaketa hartuko du, Alai Berri Abesbatzak antolatuta

Bergaran izango da 2025eko irailaren 27an, larunbatean, lehen Otxote Topaketaren eszenatokia. Alai Berri Abesbatzak bultzatutako ekimen honen helburua da otxoteen arteko harremanak estutzea, euskal folklorea zabaltzea eta lau ahotsetako kantuen aberastasuna herriko kale eta auzoetara hurbiltzea.

Eguneko egitaraua
Eguna 12:00etan hasiko da, Seminarixoa aretoan eskainiko den kontzertuarekin. Talde bakoitzak lau ahotsetarako moldatutako gehienez lau pieza eskainiko ditu.

Bergarako Eskola Kirolaren Herri Ituna sinatu da, haurren ongizatea eta garapen integrala sustatu asmoz

Bergarako Udaletxeko pleno aretoan, Bergarako lehen hezkuntzako ikastetxeek, herriko kirol elkarteek eta Bergarako Udalak Eskola Kirolaren Herri Ituna sinatu dute, udalerriko haur eta nerabeen garapen integrala eta osasuntsua sustatzeko helburu argiarekin.

Itun honen bidez, sinatzaileek konpromisoa hartu dute jarduera fisiko eta kirol hezigarri, osasungarri eta berdinzale bat garatzeko, haurren interes gorena erdigunean jarriz. Bergaran azken urteetan garatu den Multikirol eredua indartzen jarraitzeko borondatea adierazi dute.

Artisten profesionalizazioa eta artearen normalizazioa sustatu zituen Miguel Okina margolariari buruzko liburua bere jaiotzaren mendeurrenean

Miguel Angel Elkoroberezibar ikertzaileak artista bergararraren bizitza, obra eta eragina bildu ditu Miguel Okina 1924-2021. Artea etxeetara iritsi zenekoa liburuan.

Miguel Okina, 4.000 lanen egilea, artistaren duintasunaren eta profesionalizazioaren bultzatzaile izan zen, artearen zabalkundearen eta normalizazioaren sustatzaile.

 

Liburuaren aurkezpena

Orriak