Badihardugu elkartearekin elkarlanean euskararen historia soziala jasotzenari gara. Gerraosteko euskalgintzaren memoria jaso eta zabaltzea da asmoa: herriko euskararen historia soziala ezagutaraztea. Izan ere, gerraostean herritar asko ibili zen euskarari eusten eta eragiten Bergaran, hainbat alorretan: hezkuntzan, antzerkian, bertsolaritzan, hizkuntzalaritzan, kantagintzan... Bergarako Udalak ipini du abian proiektua, eta Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria ari da elkarrizketak egiten, dagoeneko 14 pertsona elkarrizketatu ditu. Halaxe sortu da "Euskararen historia soziala Bergaran" egitasmoa.

Udaleko Euskara Zerbitzuak aurrelan handia egin du elkarrizketatzeko pertsona egokiak bilatzen eta aukeratzen. Elkarrizketak egin aurretik haiekin bildu, dokumentatu... Hauek dira orain arte elkarrizketatu direnak: Jose Luis GorrotxategiKoldo Alberdi 'Egileor II'Maite BarrenaJabier Mendizabal “Surra”Rosa NarbaizaGotzon Bikuña,Eneko OregiJuan Martin ElexpuruJerardo ElortzaArantzazu NarbaizaBlanca NarbaizaMikel LazpiurArantxa Ibarzabal eta Arantzazu Oregi.

Iazko otsailean aurkeztu zen egitasmoa prentsaurrekoan. Urte amaierarako elkarrizketak eginda egon behar zuten, baina COVID-19a iritsi zen, eta proiektua atzeratu egin da. Orain hurrengo pausoa grabazioak lantzea izango da, eta bideo-pasarteak sareratzea. Elkarrizketa gehiago ere egingo dira. Aurrera begira, jasotako testigantza guztiekin lanketaren bat egiteko asmoa ere badauka Udalak. Oraindik zehaztu gabe dago ikus-entzunezkoa, liburua edo zer izango den.

Bergarako Udala eta Badihardugu 2003tik gabiltza elkarlanean, herriko ahozko ondarea jasotzeko lanetan. Euskal Herriko Ahotsak eta Bergarako emakumea eta lana proiektuetarako elkarrizketak egiteaz gainera, beste hainbat eragilek egindako grabazioak ere bildu ditugu urteen joan-etorrian: guztira 175 hiztunen testigantzak. 1.800 bideo-pasarte eta 500 audio-pasarte baino gehiago ikus/entzun daitezke Bergarako orrian.

Argazkian, elkarrizketatutako lagunak.