Bergarako udalerrian ohiko egoitza izateko alokairu-erregimenean etxebizitza bat duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteei etxebizitzaren alokairuaren zati bat ordaintzea helburu duen diru-laguntza da.

Eskaera urte osoan egin daiteke, aurrekontua (35.000 euro) amaitu arte. 

Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte ondorengo baldintzak betetzen dituzten pertsonek:

  • 18 eta 30 urte (biak barne) bitarteko adina izatea eta Bergarako udalerrian ohiko egoitza izateko alokairu erregimenean etxebizitza bat alokatzea.

  • Etxebizitza-alokairuaren prezioa, gehienez, hileko honako hau izango da, kokalekuaren arabera, eranskinak barne:

    • Herrian orokorrean, (azpian aipatutako guneetan izan ezik) 600 € / hileko

    • Hirigune historikoa eta Martoko-Zubiaurre, Ozaeta, Labegaraieta eta Olako hiri-lur guneak (Eranskinetako 1 eta 2 planoetako eremuan sartzen diren etxebizitzak – Eremu gorriaren barruan daudenak), 550 € / hileko

    • Osintxu (Hiri-lur gunea), 450 € / hileko

  • 38/2003 legeak (Diru-laguntzen Lege Orokorrak) 13. artikuluan aurreikusten dituen debekuetako batean ere ez egotea.

  • Betebehar fiskaletan egunean egotea.

Etxebizitza partekatzen duten gazte guztiak izan daitezke onuradun, baldin eta alokairu kontratua denek sinatzen badute eta gainontzeko baldintza guztiak betetzen badituzte. Kasu horreetan, eskatzaile bakoitza bizikidetza-unitate independentea dela ulertuko da eta kontratua sinatu duten guztien artean hainbanatuta konputatuko da errenta.

Diru-laguntza hauei dagokienez, bizikidetza-unitatetzat hartuko da adinez nagusiko pertsona bakar bat edo bikote bat –kide biak adinez nagusikoak– eta kargura izan ditzaketen adin txikikoak eta baita etxebizitza horretan bizi den beste edonor ere.

Informazioa HEMEN.