San Joxepen kokatuta dauden Bergarako ortu komunitarioetako lursailak esleitzeko lehen zozketa urriaren 5ean egin ondoren, 21 lursail gelditu ziren erabilgarri. Lehen deialdian epez kanpo jasotako eskaerekin, eta ondoren jasotakoekin, bigarren zozketa bat egin da azaroaren 10ean, eta honenbestez 96 lursailak esleitu dira, azken 21 hauek behin-behinean, eta eskaera bat dago une honetan itxarote-zerrendan. 

Esleipendunen behin-behineko zerrenda eta itxarote-zerrenda honen aurka erreklamazioak aurkeztu ahalko dira 3 egun naturaleko epean, Udaleko iragarki-taulan eta web-orrialdean argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita. 

Erreklamaziorik ez badago behin betikotzat joko dira esleipendunen eta itxarote-zerrendak. 

Erreklamaziorik badago horiek aztertuta behin betiko zerrenda egingo da eta web-orrian eta iragarki-taulan argitaratuko da. 

Esleipena behin betikoa izateko eskatzaileek deialdiaren oinarrietako 3. puntuan ezarritako bi baldintzak bete beharko dituzte: Batetik, 50 euroko fidantza ezartzea, ikastaroa egin aurretik. Bestetik, Udalak antolatutako baratzegintza ekologikoari buruzko ikastaroa egitea. 

Lehen zozketan esleitutako 75 lursailetako onuradunak ikastaroa urriaren 22an edo 29an egin ondoren, hasi dira ortuetan lanean. 

Ortu komunitarioetan interesa duen herritar orok uneoro egin dezake lursail baten eskera, eta itxarote-zerrendan sartuko da. Eskaerak jasotako hurrenkeran esleituko dira libre geratzen direnak. Informazioa, izapideak... hemen ikus daitezke

 

 

Arloa: