· Martxoa eta apirila bitartean, Jesus Kalboetxeaga sukaldariak elikagaien aprobetxamendua eta eguneroko ekonomia errazteko ikastaroa eskainiko du.

Bergarako Elikadura Mahaiak oinarrizko sukaldaritza ikastaroa antolatu du martxoa eta apirilean, ‘Elikadura burujabetzan kataiari helduz’ jardunaldien barruan. Izan ere, iazko azarotik otsailera bitartean, ikastetxeekin elkarlanean burutako jarduerak egin dira, eta datozen asteetan ere aipatutako ekimena jarriko da martxan.

Oinarrizko sukaldaritza ikastaro honen bitartez, kontsumitzaileei elikagaien aprobetxamendua eta eguneroko ekonomia errazteko ikastaroa eskainiko zaie partehartzaileei. Bidebatez, eguneroko menu ekonomiko bat garatzeko estrategiak landuko dira Maialde jatetxeko Jesus Kalboetxeaga sukaldariarekin.

Helburuak hurrengoak izango dira:

• Etxeko oinarrizko sukalde kudeaketa eta teknikak lantzea: Nola eskatu, sasoiko elikagaiak, prestaketa era ezberdinak (gixatu, frijitu, labea, baporea)...

• Etxeko ekonomia antolatzeko gakoak ematea. Prezioak, denbora (sukaldean behin edo bachcooking,) aprobetxamendua, ...

 

IZEN EMATEA:

Edozein herritarrek parte hartu ahalko du, ehundu@ehundu.eus helbidera idatzita edo galdetegi hau betez: https://erabili.liberaforms.org/oinarrizko-sukaldaritza-ikastaroa

Izena emateko azken eguna: otsailak 29

NOIZ:

Martxoak 4-6 / 11-13 / 18-20 Astelehen eta eguaztenak

17:30-20:00

San Joxepeko sukaldean