Bergarako zientzia-ondarea eta herriari lotutako talentua jarri ditu balioan Wolframaren Egunak
webmaster-k Ar, 2026-09-29 13:08-n bidalia
Gaur ospatu da lehen aldiz Wolframaren Eguna, Bergarako Udalak eta Laboratorium Museoak antolatutako ekimena, 1783an Elhuyar anaiek Bergaran wolframa isolatu zuteneko efemeridea gogoratu eta herriak zientziaren historian izan duen garrantzia balioan ipini duen eguna. Hain zuzen, gaur, irailak 28, 243 urte bete dira Euskal Herrian aurkitu den elementu kimiko bakarra isolatu zutenetik.
Bergarako Udalak alegazio berriak aurkeztuko ditu Basalgo parke eolikoaren proiektuaren harira
webmaster-k Ar, 2026-09-29 10:56-n bidalia
Bergarako Udalak Basalgoko balizko parke eolikoaren proiektuak gaur gaurkoz duen plangintzaren aurkako jarrera berretsi du, proiektuak urbanizaezina den lurzoruan, ingurune naturalean, paisaian eta inguruko baserri, etxebizitza eta bizilagunengan izan ditzakeen eraginak direla eta.
Udalak proiektuaren Ingurumen Eraginaren Azterlanaren gehigarriari alegazioak aurkeztea erabaki du. Horretarako, Hirigintza eta Ingurumen Zerbitzuko udal-arkitektoak egindako txostena onartu eta alegazio gisa bidaltzea onartu du astelehen honetako plenoan.
Bergarako Udalak ITASUAko langileen lan gatazkari irtenbidea emateko mozioa onartu du
webmaster-k Ar, 2026-09-29 10:52-n bidalia
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- …
- hurrengoa ›
- azkena »




