Asteburu musikala Bergaran, abuztuaren 8an eta 9an
webmaster-k Al, 2026-07-27 10:30-n bidalia
Musikak Bergara hartuko du abuztuko bigarren asteburuan, nazioarteko izaera duten bi kontzerturen eskutik. Abuztuaren 8an, Holandatik etorritako Ad Hoc Vakantie Orkestrak kontzertua eskainiko du Espoloian, eta abuztuaren 9an, berriz, Donostiako Musika Hamabostaldiaren Organo Zikloaren barruan, Marie-Bernadette Dufourcet eta Naji Hakim organistek emanaldi berezia eskainiko dute San Pedro elizan, Olmar Elejagaren dantza parte-hartzearekin.
Bergarako Udalak Urteagako bidegorriaren azken fasea gauzatzeko lanak adjudikatu ditu
webmaster-k Or, 2026-07-24 10:00-n bidalia
Antzuola eta Bergara arteko bidegorri berria inauguratu da, 1,4 milioi euroko inbertsioa egin ondoren mugikortasun seguruagoa eta jasangarriagoa sustatzeko
webmaster-k Og, 2026-07-23 13:35-n bidalia
Jasangarritasuneko diputatu José Ignacio Asensiok, Antzuolako alkate Olatz Lezetarekin eta Bergarako alkate Gorka Artolarekin batera, bi udalerriak lotzen dituen bidegorriaren zati berria inauguratu du gaur, Debagoienean mugikortasun jasangarria eta oinez eta bizikletaz egindako joan-etorrien segurtasuna hobetzen dituen azpiegitura.
San Martin jaietako gune Nagusia Oxirondon kokatuko da aurten, plazako obrek eragindako aldaketen ondorioz
webmaster-k Og, 2026-07-23 11:20-n bidalia
San Martin plaza berritzeko lanak direla eta, Bergarako Udalak hainbat bilera egin ditu azken asteotan herriko eragileekin eta udaleko sail ezberdinetako langileekin, aurtengo San Martin jaien antolaketa eta kokaguneak aztertzeko. Helburua izan da jaietako jarduera nagusiei jarraipena ematea, betiere segurtasuna, irisgarritasuna eta jai giroa bermatuz.
Azterketa horien ondorioz, aurten jaietako ekitaldi nagusien erreferentziazko gunea Oxirondo izango da, Pentekoste jaietan egin bezala.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- …
- hurrengoa ›
- azkena »






